Merkataritza guneak
- Donosti Feeling
- 2016 Abe 19
Donostiako merkataritza-kalitatea bertako erakusleihoen erakargarritasunaren arabera neurtzen omen da.
Denda nagusietako erakustegiak desberdinak dira, oso landuak eta harriagarriak, hiria erosketak egiteko ezin egokiagoa den seinale. Donostiako merkataritza-panorama askotariko bezain dinamikoa da. Hiriko kaleetan tradizioaren nahiz modernitatearen aldeko apustuak ikus daitezke, baita proposamen independenteagoak eta marka handien boutique-ak ere. Oro har, Donostiako dendak 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era egoten dira zabalik.
Bretxa
Bretxa saltoki-gunea
Bretxa saltoki-gunea Boulervardean dago, Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditorioko kuboen eta udaletxearen artean.
Merkatu tradizionalaz gain, saltoki-gune honetan era guztietako establezimenduak daude, Bretxa plazara ematen duten bi eraikinetan banatuta.
San Martín
San Martin saltoki-gunea
2005ean inaguratua, San Martin merkatu berria 1884ko eraikin zaharra zegoen toki berean dago. Ezin hobeto uztartzen ditu merkatu tradizionalaren abantailak (barazkiak, haragiak, arrainak…) eta saltoki-gune modernoak.
Merkatuko saltzaileen postuetan, bezeroak hemengo produktuen aukera zabala aurkitzen du, kalitate ezin hobekoa. Eta erosketen artean etenalditxo bat egiteko, zer hoberik ondoan dauden estalpeko oinezkoentzako kaleko kafetegiak baino.