DONOSTIARTEAN

donostiartean 

Arte-azoka berria eta independentea da, gertukoa eta dinamikoa, elkargunea eta trukerako tokia; bertan, bildumazale adituek eta berriek balio seguruak eta proposamen berriak topatuko dituzte, izendatzaile komunaren kalitatearekin.

Azokaren lehenengo edizio hau 2014ko abuztuaren 7tik 11ra egingo da, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, hots, Rafael Moneoren obra arkitektoniko enblematikoan, hiriko kultur jardueraren zentroan.

DonostiArtean irizpide zehatz batzuekin sortu da: zorroztasuna, profesionaltasuna, kalitatea eta gertutasuna; hala, Arte Garaikidearen Nazioarteko Azoka horretan ildo estetiko nahiz kontzeptual ezberdinetako arte-galeriak eta artistak aurkeztuko dira, ekitaldi original, fresko eta dinamiko batean, gaur egungo garaiekin eta behar bezala definitutako jarduera-programa batekin bat etorriz.

 

 

 

X