Amaitu urria Donostian une ikaragarria biziz

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Urriaren 27tik azaroaren 3ra Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea Antzoki Zaharrera itzuliko da

Aurtengo Asteko leitmotiv-a sorginak izango dira. Hortik dator edizio honetako kartela: non Itziar Ituño protagonista dugu, oso ohikoa ez den sorgina gisa karaterizatua. Gainera, edizio honetan, Bruixes – Sorginak – Brujas: Akelarre ilustratua erakusketaz gozatu ahal izango duzue. Eta gaiarekin lotuta, Elisa McCauslandek eta Diego Salgadok idatzitako Beso negro: Brujería, cine y cultura pop liburua ere argitaratu du jaialdiak.

kartel ofiziala 2023                                                                          34.Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko kartela

Ezin duzue Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea -ren 34. edizioa galdu, filmen aurreko eta bitarteko giroa bikaina izango da. Bizitzan behin gutxienez bizi behar den zerbait!

Jende asko agertzen da mozorrotuta Antzoki Zaharreko emanaldietan, eta intentsitate handiz bizi dituzte egun hauek. Badira Astearen benetako zaleak, edizio bakar bat ere galtzen ez dutenak.

beldurrezko-zinemaren-astea Argazkiak: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.

Hona hemen iazko laburpen bat:

anbientea-beldurrezko-zinemaren-asteaArgazkiak: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.

Egun hauetan hirian biziko den fantasiarekin jarraituz, Donostia Kulturak eta Japonia Fundazioak Japoniako zinema fantastikoaren ikonoak – Aguilar-Haraguchi bilduma erakusketa aurkeztuko dute azaroaren 4ra arte Okendoko Kultur Etxean. Japoniako fantasiaren historia aberatsa erakusten duten kartel eta zine programen bilduma.

N Iconos JaponFoto:The Vampire Doll / Chi wo suu ningyo (1970) Semana de cine fantástico y de terror

Film baten eta hurrengoaren eta erakusketa baten eta hurrengoaren artean, udazkeneko koloreekin apainduta dagoen ibai ertzean paseotxo bat egiteko aprobetxatu dezakezue, Belle Epoque garaiko jauregitxo ederrak (eta agian sorgindutako batzuk) ikusiz gozatzen duzuen bitartean.

Egiten duzuena egiten duzuela, urriaren 27tik azaroaren 3era arte bizipen izugarriak izateko aukera izango duzue Donostian!

paseo-rio-kalabazasFoto: Sisters and the City

Gogoan izan Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea ez ezik, aurtengo udazkenaz gozatzeko beste plan asko proposatzen dizkizugula. Hona hemen gure top15a!

X