Urumea ibaia

Urumea ibaiaUrumea ibaia

Itsasoak bustitzen duen hiria izatez gain, Donostiak hiri osoa zeharkatzen duen ibai bat du, Martutene auzotik sartu eta, Urgull mendiaren eta Zurriolako hondartzaren artean, urak Kantauri itsasora isurtzen dituena. Ibaiaren bi ertzetan barrena ibili daiteke, pasealeku zoragarri eta dotoreak eta zuhaitz ugariz hornitutako hiribideak baitaude ibilbide osoan. Ibaia itsasoratu aurretik, hiru zubik neurtzen dituzte azken tarte horiek: Zurriolako zubiak, kale-argi deigarriak dituenak; Santa Katalinakoak, zaharrenak; eta Maria Kristina zubiak, dragoiak eta ezin konta ahala eskultura-motibo dituenak. Hortik hirian barrena Loiola auzorantz egiten badugu, hiru zubi berri topatuko ditugu bidean: Mundaiz zubia, Agirre lehendakariaren zubia eta Realaren zubia.

Pasealeku horietan barrena ibiltzea eta bertako sei zubiak ezagutzea (bakoitza estilo eta aro jakin batekoa izanik), izugarri atsegina da, eta, hortaz, jende ugari ibiltzen da egunero bertan paseatzen eta running egiten.

Urumea ibaia

Urumea ibaia

 

X