Bilbo

Donostiatik ordubetera autobidez, Bilboko miraria ikus dezakezu. Hiriak birsortze ikusgarria jasan du munduko arkitekto entzutetsuenen eskutik; fisionomia, jarduera ekonomikoa eta autoestimua bera ere aldatu ditu, baina nortasun sakon eta izaera ireki eta abegitsuari eutsi dio. Guggenheim museoa da birmoldatze horren banderaontzi.

XX. mendeko bigarren erdiko eraikinik onena dela onartuta dagoen Guggenheim Bilbao Museoak, Bilbo guztiz eraldatu du hiria munduan kokatuz eta bere irudia biziki aldatuz. Hiria ikusi ondoren bere kokapena zein izango zen argi izanik, Frank Ghery arkitekto amerikarraren proiektua jarraituta, 1997an zabaldu zen.

bilbao-gugenheim

Azkuna zentroa, aisialdiko eta kulturako zentroa, modernidadearen erreferentea da ere. Hiriak alondegi zaharra berreskuratu zuen, Bilboko eraikinik enblematikoenetako bat, iragan industriala atzean utziz, eta hiriaren eta gizarte eta ekonomiaren eraldaketan txertatutaz. Bisitariari ongi-etorria emanez, material eta estilo arkitektoniko desberdinak dituzten 43 zutabez apaindutako plaza-estali handia bat dago, “Kulturen atartea” izenekoa. Bertatik, goialdean hondo gardena duen igerilekua ikus daiteke:“Eguzkiaren Terraza” izenekoa. 

Aroi industrialean eraikia Bizkaia Zubiak (Zubi Esekia izenarekin ezagunagoa da) Areeta (Getxo) eta Portugalete udalerriak lotzen ditu Bilboko itsasadarrean, hiriburutik hamar kilometro baino zertxobait gehiagora. 1893an diseinatu zuen Alberto Palaciok eta esekitako transbordadorea zuen munduko lehen zubia izan zen. Gaur egun, mundu osoan beste zortzi daude. Zubiaren egitura 61 metroko garaiera duten burdinazko lau dorrek osatzen dute. 160 metroko luzera duen langet batek elkartzen ditu eta itsasoko mailatik 45 metrora dago. 2007an, UNESCOk Munduko Ondare aitortu zuen Ondare Industrialaren kategorian.

puente-colgante

Bilbotik ezin zara joan Alde Zaharretik paseatu gabe. Alde Zaharraz hitz egitea Zazpi Kaleei buruz eta hirigune historikoaren kale tradizionalei buruz hitz egitea da. Somera da lehenengo kalea, Artekale bigarrena, Dendarikale hirugarrena, Belostikale laugarrena eta Arategizar Kalea bosgarrena. Barrenkale da seigarren kalea, eta, azkenik, Barrenkale Barrena zazpigarrena. Oso komertzialak eta Monumentu Historiko-Artistiko izendatu duten kale hauen osaketan, bisitariak fatxada eta hiri-jauregi ederrak ez ezik, hainbat mendetako bitxi arkitektonikoak aurki ditzake.