GIPUZKOA BERDEA

NATUR GUNEAK, KOBAZULOAK ETA GASTRONOMIA

Gure natur guneetan barneratzea askatasun handia da, eta horri, gainera, gehitu behar zaio edertasuna, intimitatea eta inguruneak iradokitzen diguna. Etorri, sartu eta mirestu Gipuzkoako natur parkeetako ibilbide paregabeak, kobazuloak eta gastronomia: 

 

KOBAZULOAK

Arditurriko meatzeak, Ekaingo kobazuloko erreplika, Ekainberri, eta Arrikrutz zirraragarriak osatzen dute bidaia liluragarria Gipuzkoaren iraganera.

 

GASTRONOMIA

Gipuzkoa 1.909 km2-ko jatetxea da. Sukaldaritza kultura eta bizitzaren funtsezko zati bat da. Jaiotzatik hiletara, dena mahai baten inguruan ospatzen da, eta elkarrizketetan nagusi da zer jan genuen azken aldian eta zer jango dugun hurrengo batean.