Barnealdeko Santiagoko bidea

Konpostelako Santiagora bidean honaino iristen diren erromesak bi bide zituzten aukeran, Kostaldekoa eta Barnealdekoa.

santiago-bidea-barrukoa

Barnealdeko bidea, Errege bidea edo Baionako ibilbidea ere deiturikoa, garrantzitsuena izan zen X. eta XIII. mendeen artean, Kostaldeko ibilbidea bikingoen erasoek setiatzen zutenean. Konpostelako Santiagorako erromesaldien loraldia hasi baino lehenago ere, mende askotan, bide hau Europa iparraldea eta penintsulako meseta lotzeko komunikabide garrantzitsuenetarikoa izan da. Hogeita hamar bat kilometrotako hiru etapatatik barrena, Gipuzkoa barnealde guztia zeharkatzen du, Irundik San Adriango tunelera, Aizkorriko mendilerrora, han sartzen baita Arabako lurretan.

Etapa 1: Irún - Hernani
Etapa 2: Hernani - Tolosa
Etapa 3: Tolosa - Beasain
Etapa 4: Beasain - Zegama
Etapa 5: Zegama - Salvatierra/Agurain