Pagoeta

PAGOEN ISILTASUNA

aia-pagoeta

Pagoetako tontorrak janzten zituzten pagadi zaharrek eman zioten izena Aia, Orio nahiz Zarauztik sarrera duen park honi. Iturraran baserria, osorik haritzegurrarekin eraikitako XIV. mendeko eraikin ederra, parkera sartzeko atea da, eta han aurkituko duzu munduko hainbat txokotako 5000 landare-espeziez osatutako lorategi botanikoa. Balsamikoa da haranaren barreneraino ibiltzea, pago, lizar, astigar eta haritzez betetako baso atlantiko hauetako isiltasunaz gozatu, eta Agorregiko burdinola eta errotetaraino iristea, erabat zaharberritua dagoen XVIII. mendeko instalazio hidraulikora.