IPARRALDEKO KOSTA

Iparraldea dugu duela urte asko Euskal Herria nolako izan zen erakusten digun erakusleiho natural eta bizia. Itsasorantz Hendaia lasaia topatuko duzu. Hondartzagatik, udaldirako etxeengatik eta Abbadie gazteluagatik da entzutetsua. Iparraldera kilometro batzuk eginda, Donibane Lohizune liluragarrira iritsiko gara. Erdigune historiko txukuna eta San Joan Bataiatzailearen eliza ederra ikusiko ditugu han. Kostaldean aurrera eginda, Biarritzera iritsiko zara. Goi mailako gizarteko pertsonaia ugariren turismogunea izan da hiria. Barnekaldean Azkaine, Ainhoa eta Ezpeleta moduko ipuinetako herrixkak daude baserriz osatuak, erdigunean eliza eta inguruan muino leunak dituztela. Hegoalderago, mendigaraiak, Orreagarako pasabidea eta Pirinio sakon eta basatia.