HENDAIA

hendaye
Hendaye Tourisme

Hendaia Espainiakin muga egiten duen Frantziako herria da, Hondarribiako errekaren bestaldean kokatzen dena hain zuzen. Hendaiak 3km-ko,hondar fineko, hondartza eder bat dauka. Hain handia izanik, mundu guztiarentzat dauka zerbait eskaintzeko, familientzako, surflarientzako... . Herria euskal-estiloko etxe politez beteta dago eta bertatik buelta bat ematea gomendagarria da. Horrez gain, ezin dugu ahaztu bere gaztelu ikaragarria, Château Abbadia, herriaren kanpoaldean dagoena. Eta, nahikoa ez balitz, Hendaia gainera edertasun ikaragarriko kostaldea dauaka, flysch-engatik famatua dena. Bertara erraz iritsi daiteke oinez Château Abbadiatik habiatzen diren ibilbideetatik.