Arrazionalismoa

KLUB NAUTIKOA

Klub nautikoaDonostiako Errege Klub Nautikoa

Donostiako Errege Klub Nautikoa kaian porturatutako ontzi bat irudikatzen duen estilo arrazionalistako eraikina da. 1928an eraiki zuten Jose Manuel Aizpurua eta Joaquin Labaien arkitektoek.

 

Gainera, Arkitektura Modernoko obrarik garrantzitsuena da Espainiako testuinguruan, eta orain dela gutxi “Interes kulturaleko ondare” izendatu dute “Monumentu” kategoriarekin. Horren ondoan, duela gutxi inauguratutako itsas gaineko terrazaz eta ontziraleku berri batez goza daiteke.

 

LA EQUITATIVA

EquitativaLa Equitativa eraikina

Eraikin honek estilo arrazionalista du, aldaera espresionistakoa. Toki paregabean dago, Gros auzoko sarreran Santa Katalina zubian barrena joanda. “La Equitativa” aseguru-etxearen izena ematen zaio, aseguru-etxe hark eraikin honetan izan baitzuen egoitza (oraindik ere plaka bat dago eraikinaren fatxadan).