Erakusketa zentroak

Nekaezinentzat… Artea, artea eta arte gehiago. Kultura-eskaintza azken bazterreraino osatzeko asmoz, Donostiak erakusketetarako eremu ugari jartzen ditu bisitari eta herritarren eskura, nork bere gustukora jo dezan..


TABAKALERA

tabakalera-zuhaitzak

Tabakalerak, Donostiako tabako fabrika izan zena 90 urtez (1913-2003), proiektu kulturalak bokazio bikoitza du: ekoizpen zentroa izatea eta jarduera publikoz osatutako programa eskaintzea. 2011ko apiriletik hona Tabakalerako eraikina berrikuntza-lanetan egon da. Berritze-lanen xedea antzinako tabako fabrika kultura garaikidearen zentro batek dituen beharrizanetara egokitzea da. Aldaketa nabarmenenak eraikinaren barruan egin dira eta fatxada nagusia, gehienbat, lehen zegoen bezala mantendu da, eraikinaren hasierako izaera gordetze aldera.

KUBO KUTXA ARETOA

KUBO KUTXA ARETOA

Kursaaleko kuboen espazio arkitektonikoan, Kubo-Kutxa Aretoak aldi baterako eta nazioarteko erakusketa sorta zabala eskaintzen die herritarrei nahiz bisitariei. Aretoak arte mota guztiak jorratzen ditu, eta jendeak oso ondo balioetsi du hasieratik.


KOLDO MITXELENA KULTURUNEA

koldo mitxelena kulturunea

Hiriaren erdialdean dago, Artzain Onaren plazan, Koldo Mitxelena Kulturuneak liburutegi-funtzioak eta kultura-aretoaren funtzioak betetzen ditu batera. Arte-erakusketak, kontzertuak, irakurketak eta hitzaldiak. Koldo Mitxelenaren instalazioak ezin hobeak dira edozein kultura-jarduera egiteko.


OKENDO

OkendoOkendo kultur zentroa

Zurriolako hondartzaren ondoan, Okendo kultur-etxeak erakusketa-areto bat du. Han, aldi baterako erakusketa asko plazaratzen dira. Kultur-etxea 2004an berritu zuten.


INGURUMEN BALIABIDEEN ZENTROA

Donostiako Ingurumen Baliabideen Zentroa

Herritarrei ingurumenarekiko errespetua eta horri lotutako beste balio batzuk transmititzeko edo bizimodu ekologikoagoa izateko jarraibideak aditzera emateko sortu zen Donostiako Ingurumen Baliabideen Zentroa. 

Cristina Enea parkearen bihotzean dago, eta gehien bat erakusketa eta hitzaldi hezigarriak eskaintzen ditu.