Espazio eszenikoak

Hirian egiten diren jaialdi eta kultura-gertaera ugari eta askotarikoetarako, Donostiak, zorionez, hainbat espazio eszeniko ditu. Beraz, horri dagokionez, aukera zabala da gurean.

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia AntzokiaVictoria Eugenia Antzokia

IRISGARRIA

Victoria Eugenia antzokiaren irisgarritasunari buruzko informazioa

Victoria Eugenia antzokia Donostiako eraikin enblematikoetako bat da. 1912an inauguratu zenetik, hiriko kultura-gertaera nagusien lekuko izan da; horrez gain, Donostiako Zinemaldiaren agertoki nagusia izan da hainbat hamarkadatan.

Belle Epoque garaiko diseinu tipikoa du, baina gaur egungo espiritua; izan ere, 2007an berritu zutenetik, espazio eszeniko berritzailea da, ekipamendu eta zerbitzurik modernoenez hornitua. Askotariko eta etengabe aldatzen den programazioa eskaintzen du urte osoan.

Antzoki Zaharra

Antzoki ZaharraAntzoki Zaharra

160 urte baino gehiago daramatzate Antzoki Zaharra osatzen duten eserlekuek eta agertokiak egunero-egunero askotariko pertsona ugari eta esparru guztietako profesionalak hartzen. 1843an inauguratua, Donostiako antzokirik zaharrena da, eta bere bizitza luzean aldaketa arkitektoniko eta kultural asko bizi izan ditu. Parte Zaharrean dago, eta gaur egun antzerki-programazio egonkorraren egoitza da.

Kongresu-jauregia – Kursaal Auditorioa

Kursaal auditorioaGauez argiztatutako Kursaal kuboak

IRISGARRIA

Kursaalaren irisgarritasunari buruzko informazioa

Arkitektura garaikidearen adierazgarri handietako bat, eraiki zutenetik Donostiaren bereizgarri izan den artelana, jaialdien eta era guztietako azoken eta bestelako ekitaldien egoitza den kongresu-jauregia.

Hamaika modutan ezagut daiteke Kursaala eta edozein da egokia. Kanpotik zein barrutik, Rafael Moneo artiketktoak diseinatu zituen bi “kubo” horiek hainbat aukera eskaintzen dituzte urteko egun bakoitzerako.


Forum FNAC gunea

Fnac DonostiaFnac Donostia

Hiriaren erdian kokatuta, Donostiako FNACeko Forum guneak tamaina txikiko era guztietako kontzertuak, erakusketak, lantegiak... eskaintzen ditu, Donostiaren bizitza kulturala dinamizatzen laguntzen dutenak.


Gazteszena (Egia Kultur Etxea)

gasteszenaKontzertua Gazteszenan

Kultura-ekipamendu hau fabrika zahar batean dago, eta musika-, dantza- eta antzerki-programazio erregularra eskaintzen du. Era berean, entsegu-aretoak dauzka eta diziplina horiei buruzko lantegiak antolatzen ditu.


Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz Kultur Etxea)

LugaritzImanol Larzabal Aretoaren kanpoaldea

Antigua auzoan dagoen kultur-etxe hau 1993an inauguratu zuten. Arte eszenikoetan espezializatua, formatu txiki eta ertaineko obrak programatzen ditu. Arlo horretan, hirian erreferente bihurtu da.


Informazio gehiago

Donostia Kultura, hiriko kultura-programazioa.

X