Jaialdiak

Zinema, antzerkia, musika, beldurra...

Zinema, antzerkia, musika, beldurra… Donostian era guztietako jaialdiak ditugu.
Aukera ezazu zure estiloari ondoen doakiona!

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA. ZINE HIRIA

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA. ZINE HIRIA

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA. ZINE HIRIA

Ospe handiko izarrak eta zuzendari gazteak. Estatuko nahiz nazioarteko zinemaren panorama osoa etortzen da Donostiara urtero irailean urteko lehiaketarik kosmopolitenean parte hartzeko: Zinemaldian, besteak beste Canneseko Zinemaldiarekin eta Veneziako Mostrarekin batera Europako zinema-gertaerarik garrantzitsuenetako batean, alegia.

Richard Gere

Julia Roberts Donosti saria jasotzen

Dustin Hoffman Donosti saria jasotzen

 

FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN ASTEA.
HALLOWEEN KULTURALENA

Loquillo, 2009ko protagonista

Alaska, 2005ko protagonista

Mario Vaquerizo, 2012ko protagonista

Urriaren amaieratik azaroaren hasierara bitartean, Donostiako antzoki eta kaleak beldurrezko film baten bat-bateko agertoki bihurtzen dira, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari harrera egiteko. Zikloan, kontzertuak eta erakusketak ere izaten dira, zinema-eskaintzaren osagarri.

MUSIKA HAMABOSTALDIA.
MUSIKA KLASIKOAREN JAIALDIA

Kursaal-a gauez

San Vicente eliza

Victoria Eugenia Antzoki

MUSIKA HAMABOSTALDIA. MUSIKA KLASIKOAREN JAIALDIA

Abuztuan eta irailean, Donostia tradiziorik handieneko musika klasikoko zikloaren etxe bihurtzen da, Musika Hamabostaldia egiten baita. Kursaal ElkarguneaSanta Maria eta San Bizente elizak, Victoria Eugenia antzokia eta gure hiriko beste hainbat toki izaten dira nazioarteko orkestra sinfoniko eta bakarlari handien agertoki jaialdi honetan.

Bost astez, musikarik onena izaten da Espainiako zaharrena (1939an hasi zuen bere ibilbidea) eta Europako zaharrenetako bat den musika klasikoko jaialdi honetan.

 

JAZZALDIA. JAZZAREN GOXOTASUNA

JAZZALDIA

Uztaileko bigarren hamabostaldian, Donostia jazzaren erritmorik onenean mugitzen da. Musika-arloko izen handiko artistak, besteak beste James Brown, Liza Minelli, Bobby McFerrin, Diana Krall, Cassandra Wilson eta B.B. King, gure hiriko hondartza, antzoki, plaza eta auditorioetara etorri dira nazioartean ospe handian duen jazzaldi honetan entzuleei gozaraztera.

 

 

DFERIA ANTZERKI AZOKA.
DONOSTIA, BENETAKO ANTZERKIA

Musikaren, dantzaren, antzerkiaren edo edozein eratako adierazpen artistikoaren zale amorratua bazara…Ez galdu hitzordu hau! Dferiak Donostia arte eszenikoen merkatu handi bihurtzen du antzerki sorkuntzarik berrienak aurkeztuz.

Gerturatu eta disfrutatu kalitate handiko ikuskizun berriztatzaile hauetaz!

 

 

Surfilm Festibal.
SURF TAULEN ARTEKO ZINEMA

Surflaria

Surfilm Festibal da Donostiak eta surfaren munduak duten lotura estuaren adierazgarri nagusia. Surfaren munduko olatuak gure hiriko antzoki eta kultur etxeetara sartzen dira, ikusleei kirol horrekin zerikusia duten zinema, musika eta erakusketa jostagarriak eskaintzeko.


OLATU TALKA JAIALDIA.
GUZTION JAIALDIA

Olatu-talka Donostiak 2016ko Europako Kultura Hiriburu izatea lortzeko egin duen kultura-proiektua osatzen duten ekimenetako bat da, eta proiektu horren zati izanik, DSS2016EU ekimenak ardatz dituen edukiak eta balioak hedatzen ditu.

DSS2016EU proiektua bezalaxe, Olatu Talka lan-prozesu kolektibo baten emaitzazko jaialdia da. Azken batean, pertsonek egiten dute Olatu Talka, hots, hiria herritarren energiaz betetzen duen jaialdia, hiria guretzat gustukoena eta garrantzitsuena denaz blaitzeko. Izan ere, herritarren bizitzaren funtsezko zati dena hiriaren bizitzarako ere bada garrantzitsua..

KUTXA KULTUR FESTIBALA

KKF hiriko jaialdirik gazteena da. Alabaina, bere ibilbide laburrean, garbi erakutsi du jaialdi desberdina dela, nola hirira ekartzen duen musika independentearengatik, hala hirirako ikuspegi zoragarria duen agertokiagatik ([Igeldo mendiko jolas-parkean] egiten da), baita garraiobidearengatik ere (12.000 lagun baino gehiago bus publikoan joaten dira jaialdira).

Hori guztiari esker, KKF musika-esperientzia paregabea da, bertara joaten direnek nazioarteko izen handiko bandak bi eszenatokitan ikusteko aukera baitute, jolasean eta ondo pasatzen ari direla… egun argiz. Ezin ordainduzko esperientzia, inondik ere.
 
2013ko irailaren 6an eta 7an da hurrengo hitzordua. Hasteko, honako hauek etorriko direla esan dezakegu: BUILT TO SPILL, DELOREAN, CRYSTAL FIGHTERS, CROCODILES, BOBBY BARE JR, DAMIEN JURADO… Laster, 28kotea osatzeko falta direnak iragarriko ditugu. KUTXA KULTUR FESTIBALA jaialdi desberdina da.

GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA.
SOLIDARITATEA ZINEMAREN BIDEZ 

Urtero, apirilean, Donostiak gizartearekin eta solidaritatea sustatzearekin duen konpromisoa sendotzen du Giza Eskubideen Zinemaldia eginez. Zineman oinarrituta eta erakusketa eta elkarrizketekin osatuta, ekitaldiaren xedea da herritarrak gure gizartean ugariak diren arazo larrien eta errealitateen inguruan sentsibilizatzea.

GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA-ko 2013ko kartela

 

Surfilm Festibalaren webgune ofiziala