Museoak

 

Hiriak museo-eskaintza askotariko eta osatua du, eta, erakusketa osatuen eta instalazio modernoen bidez, jakin-min handia dutenak asetzen ditu.


SAN TELMO MUSEOA

San Telmo museoaSan Telmo museoaren kanpoaldea

San Telmo Museoa Parte Zaharrean dago, domingotarren komentua izan zen XVI. mendeko eraikin bikain batean. Antzina, artilleria-kuartela izan zen, eta XX. mendean, udal-museo bihurtu zuten. Bertako klaustro errenazentista eta Jose Maria Sert artista katalanaren mihisekin dekoratuta dagoen eliza zaharra, baita museoaren gainerako areto eta sailak ere, birmoldatu eta handitu egin zituzten 2011n, museoan egindako aldaketa sakon baten barnean. Museoaren kontzeptua ere berrikusi eta horren definizioa, helburuak eta jarduteko modua aldatu zuten. Museo berri bat sortu zuten denontzat.

San Telmo museoaren klaustroaSan Telmo museoaren klaustroa

San Telmo MuseoaSan Telmo museoaren barneko patioa

 

AQUARIUMA 

AquariumaAquariuma

Ia ehun urte dituen arren, Donostiako Aquariuma inoiz baino gazteago dago 2008an birmoldatu zutenetik, eta Europako ozeanografia-museorik modernoenetako bat dela esan dezake harro.

Aquariumak askoren ametsak betetzea lortu du: txikienenak, zinemako “Nemo” ospetsuaren ale batzuk dituelako, eta helduenenak, itsas ezagutza guztia haien esku jartzen duelako.

Uretan zintzilikatuta dagoen 360º–ko tunel akrilikoa zeharkatzea marrazo handiak eta ikaragarrizko manta-arraiak inguruan dabiltzala, eta ukimen-akuarioan arrain biziak ukitzea dira museo honek eskaintzen dizkigun aukera dibertigarrietako batzuk.

 

Aquariumeko marrazoakAquariumeko marrazoak

Bale baten eskeletoaBale baten eskeletoa

 

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA 

Eureka! Zientzia MuseoaEureka! Zientzia Museoa

Ezagutu ezazu zientziaren alderdirik jostagarriena! Eureka! Zientzia Museoan ondo pasatuz ikas dezakezu. 169 modulu esperimental baino gehiago dituen erakusketa iraunkorraz gain, Animalia aretoa, publiko mota guztietarako gune honetan ekosistema desberdinek eta bertan bizi diren animalia ezberdinek (ohian tropikaleko sugeak, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak) gune naturalen kontserbazioaren garrantzia zein den ulertzen lagunduko digute.

Gidatutako jardueren eskaintza asteburu oro; Planetarium digitala, askotariko filmak ematen dituena; eta hainbat simulazio egiteko aukera ematen duen 300 m2-ko eremu ludikoa, bisitaria sentsazioez betetako mundu batera eramango duena.

eureka-pompasEsperimentuak

eureka-simuladoresEureka! museoko simulatzaileetako bat

 

CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA

Cristobal Balenciaga MuseoaCristobal Balenciaga Museoa

Balenciaga Museoa, Getariako moda-sortzaile handiaren omenez sortua, Aldamar jauregiari atxikitako eraikin berri batean dago. Jauregia, topografikoki, Getaria gainean dagoen mendixka batean dago, eta Casa Torreko markes-markesen bizilekua izan zen garai batean. Markes-markesa haiek, Belgikako Fabiola erreginaren aitona-amonak izan zirenak, mentore izan zituen Balenciagak bere karreraren hasierako urteetan.

ALBAOLA FAKTORIA

albaola-factoriaAlbaola Faktoria

Ondartxon (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espezio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak.


SAGARDOETXEA leyenda euskadi gastronomika

SagardoetxeaSagardoetxea museoa

Astigarragan, sagasti baten oinean, Sagardoetxe Euskal Sagardoaren Museoa dago. Teknologiarik aurreratuenak eta baliabide guztiak dituen zentro itxi honek aditzera ematen ditu sagarraren eta sagardoaren mundu zoragarriaren historia, iragana, oraina eta etorkizuna, baita horiek Euskal Herrian duten garrantzi kulturala ere, panel informatikoen, material interaktiboaren, argazkien eta jokoen bitartez.

 


HISTORIAREN ETXEA

HISTORIAREN ETXEAGaraiko jantzien erakusketa Historiaren Etxean

Urgull mendiaren goiko aldean,Mota gazteluan erakusten du Donostiak bere historia.

Bertan, gure hiri gazte eta biziaren 800 urtetik gorako historia kontatzen da ikus-entzunezkoen, maketen eta hainbat objektu eta eszenografiaren bitartez denboran zehar donostiarren bizitza definitu duten nondik norakoak azalduta.

 


UNTZI MUSEOA

UNTZI MUSEOAUntzi museoa

Untzi Museoak ateak zabaltzen dizkio bisitariari euskaldunek eta donostiarrek itsasoarekin dituzten sekretuak aditzera emateko.

Portuan dago, Donostiako Kontsuletxearen garai bateko lonja batean, eta euskaldunen eta itsasoaren historia gordetzen, aztertzen eta hedatzen du.

 

 

REALAREN MUSEOA

REALAREN MUSEOARealaren museoa

Realaren Museoa 2009ko irailaren 7an ireki zen, taldearen sorkuntzaren 100 urte bete ziren egunean. Gutxi gorabehera 400 metro karratuko azaleran, museoak Realaren historia erakusten du eszenografia berritzaile baten bitartez. Futbola ez ezik, taldearen gainerako kirol-atalak ere badaude ordezkatuta.

 

MUSEUM CEMENTO REZOLA

Chillida Leku museoaMuseum Cemento Rezola

Museum Cemento Rezola bizi garen gizarte honetan zementuak duen garrantzia ezagutzeko espazio bat da. Ez al da harritzekoa hormigoia, gizadiarentzat hain berria den asmakuntza, gure planeta eraldatzeko gai izatea? Zer dago zementu-lantegi baten atzean? Nola erabiltzen da hormigoia? Nondik sortzen dira lehengaiak? Museum Cemento Rezolan ikus-entzunezkoek, simulazioek eta modulu interaktiboek galdera horiei erantzuten lagunduko dizute.

CHILLIDA LEKU MUSEOA

ITXITA ALDI BATERAKO

Chillida Leku museoaChillida Leku museoa

Eduardo Chillida (Donostia, 1924-2002) eskultorearen obrek eta naturarik garbienak bat egiten dute Chillida-Leku museoan.

Egilearena zen Zabalaga baserri zaharrean egina, Chillida-Lekuk hausnarketa egitera bultzatzen duten 150 obra biltzen ditu hiriaren erdialdetik minutu gutxira

 

 
Mi texto alternativo para la promo
85 -tik aurrera pertsonako