Bikote planak

Plan eta leku erromantikoak proposatzen dizkizugu zuen irtenaldia edo asteburua ezin hobea izateko.

Donostia edertasun paregabeko hiria da, eta munduko eta Europako helmuga erromantikoenetakoa. Zatoz Donostiara!

Maitemintzeko moduko pasealekuak

Badia itsasotik ikustea

 en-pareja-paseos-en-barco

Ziur noizbait amets egin duzula itsasoz ibiltzearekin itsas haize leunak erlaxatzen zintuen bitartean. Hortaz, aukera paregabea duzu inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia bizitzeko Donostiako badia zoragarritik ontziz ibiliz.

Donostiako parkeetatik paseatzea

en-pareja-parques

Donostiako parkeetan denetaz ahaztu zaitezke, belarretik oinutsik ibili edo bertan etzan deskonektatzeko eta mugimendu handiko egun baten ondoren atseden hartzeko. Udaberrian, zortea lagun, hegazterrenen gorteatzea ere miretsi ahal izango duzu.

Uliara, Igeldora edo Urgullera igotzea

Aktiboagoa bazara, plan hobezina izan daiteke zuretzat hiri barruan kokatuta dauden mendietatik ibiltzea. Ikusgarriak dira mendi horietatik ikusten diren bistak. Ez zaizu damutuko.

en-pareja-montes

  • Ondarretatik, Igeldo mendiak hiriaren panoramika bikainena eskainiko dizu: Donostiaren postal “tipikoa” eta itsasargiaren estanpa ahaztezina.
  • Alde zaharretik edo Pasealeku Berritik igota, bide, bazter eta bidezidor xarmagarriez josita dago Urgull, eta Donostiako 3 hondartzak ikus daitezke bertako gailurretik. Bertan topatuko duzu Historiaren Museoa, hiriaren historia antzinakoena, bertako harresiak, gotorlekuak… kontatzen zaizkigun lekua.
  • Gros auzotik Ulia mendira iritsi zaitezke, eta ikuspegi zoragarria duzu bertatik ere, surf giroak blaitutako ilunabarrak gozatzeko leku paregabea...



Kontxa badiatik paseatzea

en-pareja-paseo-bahia

Zazpi kilometroko ibilaldia egin dezakezu Zurriola hondartzatik Haizearen Orraziraino: Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera ematen dizun ibilaldia. Erlaxatu zaitez eta gozatu edertasunaz! 

Animatu zaitez bikotean jardueraren bat egitera

en-pareja-actividades

Elkarrekin jardueraren batean parte hartzea oso dibertigarria izan daiteke eta lotura afektiboak sortzen ditu gainera. Pintxo tailer bat, surf eskola bat edo stand up paddle… Ausartzen al zara?

Proba ezazu jarduera horietakoren bat! Izugarri ondo pasatuko duzu ziur!

 

Lasaitzeko plan baten bila bazabiltza, Donostia da zure hiria

Kantauriko Perla talasoterapia, bainu erromantiko eta lasaigarria

La PerlaLa Perlako igerileku nagusia, Kontxako badiarako ikuspegiarekin

Kontxa hondartzan dagoen La Perla talasoterapiak ehun urte daramatza bisitari guztiei osasuna, ongizatea eta atsedena ziurtatzen.

Giro erromantikoan, joan den mendearen hasierako eraikin eklektiko baten babespean -Europako nobleziarentzako eraiki zen eta Kontxako badiarako ikuspegi paregabea eskaintzen du-, 4.500 metro karratuko azalera eskaintzen ditu mota orotako tratamenduetarako teknologiarik modernoekin: osasun- eta edertasun-tratamenduak, fisikoa lantzeko eta kirola egiteko zirkuituak... Erabateko ongizatea itsas uraren bitartez.

 

Yoga Relax DonostiaArgazkia: Yoga relax Donostian

Talasoterapiaz gain, Yogan espezializatutako zentroak eta erlaxatzeko planak ditu Donostiak, zure eguneroko errutina ez uzteko. Segi sasoiean zentro espezializatuetan zure gorputza eta burua zainduz.

Bilatu eta aukeratu zure jarduera gogokoena: yoga klase bat, masaje lasaigarri bat, ongizate-tratamendu bat...



Argazki perfektuaren bila

en-pareja-foto-perfecta

Gure hiru mendiek oparitzen dizkiguten panoramikez gain, Donostiak bazter zoragarriak ditu, zure bidaia erromantiko hau betiko gogoan izateko argazkiak egiteko. Haizearen Orrazia, Miramar jauregiko lorategiak edo Pasealeku Berriko gunea eta Eraikuntza Hutsa leku magikoak dira.



Ilunabarrak eta zeru izartsuak

Ilunabarra zita erromantiko bat amaitzeko modurik ederrena da, edo egunari azkena emateko eta nahi duzunarekin esperientzia magiko bat bizitzeko.

Gure gozamenerako, egunero, edo ia egunero ikusi ahal izaten dugu ilunabarra. Hori bai, desberdin ikusten da lekuaren arabera; leku berezi batetik behatzen baduzu ilunabar ahaztezina izango da... Nahi al duzu jakin nondik ikusi ahal izango dituzun ilunabar politenetako batzuk Donostian?

en-pareja-puestas-de-solArgazkiak: Sisters and the City

Ilunabarra luzatzen baduzu eta leku xarmagarri horietakoren batean tarte bat gehiago geratzen bazara iluntzen den arte, zeru izartsu zoragarria behatu ahal izango duzu eta baliteke izar iheskorren bat ere ikusi ahal izatea.

Gainera, hiriak hainbat baliabide eskaintzen ditu nahi duzun pertsonarekin egun berezi batzuk igarotzeko aproposak: talasoterapia zentroa, xarmadun hotelak, kalitate handiko jatetxeak.

 

Ostataleku xarmangarriak

Maria Cristina hotelaMaria Cristina hotela

Turismo-helmuga den aldetik Donostiak duen erakargarritasuna osatzeko, hiriak ostataleku xarmagarri ugari ditu. Ostataleku horietako batzuk bereziki prestatuta daude zure asteburu erromantikoari behar duen bakea eta goxotasuna emateko, eguneroko bizimodua ahaztuta zure bikotekidearekin erromantizismoz goza dezazun: bost izarreko hotelak, XIX. mendeko eraikin erromantikoak, ondare historiko izendatutako etxeak, hiri zinematografikoa izaki glamourrez betetako eraikin modernoak…

 

 

EGUN BEREZIETARAKO JATETXEAK

San Sebastián románticaCena romántica en Bokado

Gure sukaldariek errezetak eta produktuak zaindu eta goxatzen dituzte, gastronomia arte bihurtzeko. Horrez gain, Donostiak begiratu bakarrean giro erromantikoa antzematen zaien jatetxe bereziak ere baditu. Espazio intimo eta goxoak sortzeko prestatutako jatetxeak, etxean egindako afarietan izaten den giro intimoa eskainita, bikotekidearekin afari erromantikoa egin dezazun. Itsasorako ikuspegi zoragarria da, hain zuzen ere, kalitate handiko jatetxe erromantiko eta bikain horien bereizgarria.

X