Erosketak egiten

Erosketak egitea oso atsegina da. Eta, gainera, eskaintza komertzial estimulatzailea baduzu, arlo tradizionalena berritzaileenarekin uztartzen duena, emozioa bermatuta egongo da.

Alde batetik , Donostiak merkataritza tradizionalaren oinarria mantentzen jakin du; betiko produktuak betiko kalitatearekin eskaintzen dituzten establezimenduen eskaintza zabala da. Aldi berean, ordea, eskaintza komertzialean ere ikus daitekeen ukitu dotorea eta gailena ere badu. Oso denda sofistikatuak, lokal alternatiboak eta marka nagusien dendak topatuko ditugu. Eta oso hiri handia ez denez, merkataritza pilatuago dago eta erosketak egitea erosoagoa da. Horrek guztiak oparitzeko eta zure buruari oparitzeko ideien erakusleiho bikaina osatzen du. Zirkuitu erakargarria eta zirraragarria da dendetan noraezean ibiltzearen jarduera atseginaz goza dezazun: hau da, shopping egitea.

Made in Sanse

Hiru merkataritzaeremu nagusi eta ehunka ideia

Alde Zaharra

Merkataritza tradizionalarekin eta betiko souvenirrekin, baina baita delicatessen eta egile-dendekin ere.

Erdigunea

Kalitate handiko merkataritza txikiarekin eta nazioarteko etxe onenekin.

Gros

Arte-galerien, antzinako gauzen, kirolen, mendiko eta surfeko produktuen eskaintza ugariarekin.

Beste Donostiako merkataritza guneak

 

Donostiatik zerbait zurekin eramanez gero, erabat joango ez bazina bezala izango da. Batez ere hemen eta hemen bakarrik egindako gauza horietakoren bat baldin bada. Definitzen gaituzten gauza horietakoren bat, Donostiaren eta Gipuzkoaren zaporea, usaina eta inspirazioa duten horietakoren bat.

Asko dituzu aukeran. Bertako produktu tipikoa izan daiteke, esaterako, Kantauri itsasoko antxoen potoa, Tolosako babarrunak, Idiazabal gazta edo Getariako txakolin-botila… edo Donostiako gozogintza fineko pasta-kaxa bat, edo ‘pantxineta’ tipikoa. Bertako artista baten ilustrazio esklusiboa ere izan daiteke. Edo surfeko ohola, Donostian egina eta nazioartean ospea duena. Edo hiriko boutique onenetako batzuetako opari esklusiboren bat. Edo zure bisitaren gailurra izan dadin txapela bikaina, edo hiriko lurrin-tanta batzuk, SSirimiri: Donostiaren esentzia.

Erosi oroigarri bat eta opari bat, eraman iezaiozu gehien maite duzunari. Eraman gaitzazu zurekin.

 

 

Loading...