HONTZA LIBURUDENDA

HONTZA LIBURUDENDA

1982. urtean sortu zuten hirigunearen erdian, Okendo kalean, alegia, Victoria Eugenia Antzokiaren parean. Bi solairu ditu eta beiraz bereizitako igogailuak bezeroei eta elbarriei beheko solairura jaistea ahalbidetzen die.
Liburu-dendaren ezaugarri nagusia gaien inguruko espezializazio handia da: arkitektura, artea diseinua,
gastronomia, euskara, bidaiak, narratiba eta zinema. Horrez gain, ondorengo gaien inguruko aukera zabala ere topa daiteke bertan: informatika, ekonomia, natura, haurrak-gazteak, historia, komikiak, mendia, filosofia, matematika, ingeniaritza, psikologia-pedagogia, argazkigintza, politika, gaurkotasuna eta abar.

HONTZA LIBURUDENDA
X