Gauez

Donostia gauez

Donostian, funtsean, gaueko aisialdirako hiru gune daude eta bakoitzak nortasun propioa du. Jende gehien biltzen duen tokietako bat Parte Zaharra da, itxuraz inoiz atsedenik hartzen ez duen auzoa. Egunez, txikiteroek eta pintxozaleek betetzen dute. Gauez, berriz, kopak hartzeko gune bizia da, era guztietako tabernak dituena.

Errege Katolikoen kalea, Artzain Onaren katedralaren atzeko aldean dagoena, Donostiako alderik dotoreena da. Bertako lokalak modernoak dira, eta musika-proposamenik ausartenak plazaratzen dituzte. Kalea oinezkoentzako bihurtu zuten XX. mendearen amaieran, eta, hortaz, bertan taberna-terraza ugari eta askotarikoak daude.

Era berean, Gros auzo gaztean taberna ugari daude han-hemen barreiatuta, giro lasai eta intimistagoak gustuko dituztenentzat.