Haurrekin egiteko planak

 

AQUARIUMA

Aquarium tunelaAquariumeko tunela barrutik

Ia egun urte dituen arren, Donostiako Aquariuma inoiz baino gazteago dago orain dela gutxi birmoldatu zutenetik, eta Europako ozeanografia-museorik modernoenetako bat dela esan dezake harro.

Aquariumak askoren ametsak betetzea lortu du: txikienenak, zinemako “Nemo” ospetsuaren ale batzuk dituelako, eta helduenenak, itsas ezagutza guztia haien esku jartzen duelako.

Uretan zintzilikatuta dagoen 360º–ko tunel akrilikoa zeharkatzea marrazo handiak eta ikaragarrizko manta-arraiak inguruan dabiltzala, eta ukimen-akuarioan arrain biziak ukitzea dira museo honek eskaintzen dizkigun aukera dibertigarrietako batzuk.

 

Eureka! Zientzia Museoa

Ezagutu ezazu zientziaren alderdirik jostagarriena! Eureka! Zientzia Museoan ondo pasatuz ikas dezakezu. 169 modulu esperimental baino gehiago dituen erakusketa iraunkorraz gain, Animalia aretoa, publiko mota guztietarako gune honetan ekosistema desberdinek eta bertan bizi diren animalia ezberdinek (ohian tropikaleko sugeak, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak) gune naturalen kontserbazioaren garrantzia zein den ulertzen lagunduko digute.

Gidatutako jardueren eskaintza asteburu oro; nola laztu ileak Elektrizitatearen antzokian; edo 10.000 iltze dituen fakir-ohean etzatea. Planetarium digital bat, askotariko filmak ematen dituena, familientzat eta Astronomia gustuko dutenentzat diseinatua eta eguzki-sisteman barrena kupula osoko 3Dko bidaiak egiteko aukera emango dizuna. Azkenik, 300 m2-ko eremu ludikoa, bisitaria sentsazioez betetako mundu batera eramango duena. Erakargarria, inondik ere, familia eta gazteentzat.

Berrikuntzen artean, F1eko auto bat, MAXFLIGHT hegaldi-kabina eta Orion ontzia dituzu bertan. Eta ez ahaztu gure errusiar mendian ibiltzea!

 

ALBAOLA FAKTORIA

albaola-planes-con-niñosAlbaola Faktoria

Ondartxon (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espezio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa dira bere izaeraren adierazgarriak. Gai hauetan barneratzea errrazteko haurrentzako egindako txokoa berezia daukate, honela jarduera ludiko eta berritzaileen bidez itsas ondarearen eta historiaren baloreak transmititzen dizkiete.

Igeldo mendiko jolas-parkea

Igeldo mendiaSuizako mendia - Igeldo mendiko jolas-parkea

Igeldo mendiko jolas-parkea da haurrentzat —eta ez hain haurrentzat— propio egindako beste instituzio handietako bat.

Parke desberdina, orain geratzen ez diren horietakoa. Antzinako atrakzio xarmagarriak ditu —mendi suitzarra eta ohe elastikoak, esaterako—, haur eta helduen barreen artean gozatzeko.

 

Ekogunea Parkea

Ekogunea 1Parque Infantil Ekogunea

NEGULEKUAK

4-12 urteko haurrek Ekoguneko bazter sekretuak ezagutzeko aukera. Kanpoan nahiz Haur Parkean. Hezitzailearekin lineako autobuses igotzeko aukera Victoria Eugeniatik.

Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era. 8.30-13.30

TAILERRAK (12.30tan eta 17.30tan. Prezio: 4 euro umeko)
- EMOZIOZ BETERIKO AURPEGIA. Abenduak 3-4 / 17-18
- SATORREN BIDEZKA. Abenduak 10-11 eta 28
- MUSIKA TRESNAK. Abenduak 26 eta 30 / Urtarrilak 2 eta 4

JOSTAILU TRUKE GUNEA (Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era. 10.30 - 19.30)

ARGI FESTA (Abenduaren 21tik urtarrilaren 8ra, arratsalde-gauez)

Urola Garaia

legazpiUrola Garaia

Udaberrian Urola Garaiak zure esku jartzen dituen ekintzen eskaintza ezagutu ezazu. Museoak, txangoak zaldian, tailerrak eta askoz gehiago!

 

Garraio turistikoa

Catamaran SanSebastianKatamarana Kontxako badiatik egiten duen ibilbidean

Igeldoko funikularra, Ciudad de San Sebastián katamaran eta uharterako txalupak hartuta, izugarri gozatuko dute haur eta helduek, eta gure hiria ikuspegi desberdinetatik ezagutzeko aukera izango dute.

Hiri-autobusez gain, Donostiak turismo-baliabideen sare bat du hiria beste ikuspuntu batzuetatik bisitatu eta ezagutzeko.

Tren eta bus turistikoak

Tren eta bus turistikoak

Hiriko tren eta bus turistikoek ibilbide panoramikoa eskaintzen dizute, Donostiako bista onenak ikusteko aproposa. Autobusa bi solairukoa da eta irekia da, eta trenak bi bagoi ditu. 8 hizkuntzatan dagoen audio-gida dute bi zerbitzuek, eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzu egokitua eskaintzen dute. 11:00etan hasten da bus eta tren turistikoaren ordutegia eta orduro ateratzen dira 19:00 arte busa eta 20:00 arte, berriz, trena.

Busaren irteera: Argentinar Errepublika Kalea
Trenaren irteera: Paseo Salamanca
Ibilbidearen gutxi gorabeherako iraupena: Ordubete
Busari buruzko informazio gehiago Bus turistikoa
Trenari buruzko informazio gehiago Tren turistikoa

 

Historiaren etxea

Historiaren etxeaGaraiko jantzien erakusketa Historiaren Etxean

Mota gazteluan dagoen “Donostiari begira” erakusketak hiriaren historian barrenako bidaia zoragarria egiteko aukera ematen digu. Ibilbide horretan, jatorrizko piezekin batera, berregindako piezak, grabatuak, argazki historikoak eta multimedia euskarriak izango ditugu eskura, eta gure hiriaren historia ulertzeko gakoak emango dizkigute.

 

PARKEAK ETA AIRE ZABALEKO JOLASAK

alderdiederAlderdi Ederreko zaldiko-maldikoa

Donostiak hainbat parke ditu eta ia denek dituzte haurrentzako jolasguneak: Alderdi Eder, Sagues, Araba parkea, Loiolako Erriberak auzokoa…

Parkeez gain, gazteentzako kirol-pista ugari eta skate park-ak eta abar daude: Sagues inguruan, Felipe IV.aren inguruan, Pagola inguruan...

Txikienek agian gustukoen dituzten bi toki nabarmendu behar genituzke: Alderdi Ederreko zaldiko-maldikoa eta Gipuzkoa plazako urmaela, ahate eta antzarak dituena. Ondarretako hondartzako jolasgunea eta Araba parkea ere toki interesgarriak dira.

Cristina Enea

Cristina-enea parkeaCristina-enea parkea

Cristina Enea parkeak jolasgune bat du; urmael bat, ahate eta hegazterren eta guzti; Ingurumen Baliabideen Zentroa...

Ulia mendia

Ulia parkeaJuegos infantiles cerca del merendero de Ulía

XX. mendearen hasieran, aristokraziarentzako aisia-parke gisa egokitu zuten, eta, gaur egun, hiriko mendi-ibilietarako gunerik handiena da. Done Jakue bideak ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du kostaldean zehar. Baleazaleen Harria eta Erregearen Harria (bistaratzeko postu gisa erabiltzen ziren harri handiak), pik-nikerako guneak, haurrentzako parkeak, berritutako Uliako aterpetxea eta hirirako ezohiko ikuspegiak dira mendi honen erakargarrietako batzuk.

Gainera, 2012ko udaz geroztik, Interpretazio Zentro bat ere badu, eta bertako programak jarduera didaktiko eta kultural ugari ditu, hala nola lantegi didaktikoak, zentroan barrenako ibilbideak, zentroa ezagutzeko bisita gidatuak, proiekzioak, aldi baterako erakusketak...

 

Hagoos

hagoos-vacaciones-familia-playa

Hagoos haurrak dituzten familientzako pentsatutako eta diseinatutako oporrak eskaintzen dituen bidaia-agentzia da. Txikiekin ihesalditxo bat antolatzerakoan sortu daitekeen edozein behar betetzeko zerbitzu integrala eskaintzen du: ostatuak, jatekoa, esperientziak... dena familiak bere osotasunean ondo pasatzeko.

 

Basque Cooltour

basquecooltour copia

Bisitariari euskaldunon ohitura, tradizio eta usadioak txango eta eskursio ezberdinen bidez ezagutarazteko sortua da Basque Cooltour. Hauen jardueran oinarrizkoak dira Idiazabalgo gazta eta Gipuzkoako Sagardoa baina bi hauetaz gain mota ezberdinetako txangoak ere antolatzen dituzte.

Igeldo mendia

Paisaia eta dibertsioa, haur nahiz helduentzat

Mi texto alternativo para la promo
85 -tik aurrera pertsonako