1. EGUNA: ALDE ZAHARREKO ALTXORRAK

Harresi, kanoi eta gotorlekuek zaintzen dituzte Donostiako altxor preziatuenak: pintxoak

Goizez, Urgull mendira igotzea, Donostiaren bihotz-bihotzean, hiru hondartzak ikus daitezkeen Donostiako puntu bakarraz gozatzeko, harresiaren hondarrak eta kanoiak ikusiko ditugu bertan; hiriaren iragan militarraren lekuko dira.

cañones-sisters-and-the-city
Argazkia:Sisters & the City

Ibilbide historikoa osatzeko, Motako Gaztelua bisita dezakegu, baita Historiaren Etxea edo Ingelesen hilerria ere.

planes-donostia-dia-1-puerto-pintxo-mercado

Eguerdian portura jaistea eta Alde Zaharreko kaleetan ibiltzea, pintxo famatuak, miniaturako sukaldeko plazerak dastatuz, eta merkatuak bisitatuz, esaterako, Bretxako azoka.

 

local-tip

Konstituzio Plazan sartzea, Alde Zaharraren bihotzean, balkoiak zergatik dauden zenbakituta jakiteko.

Bazkaldu ondoren, Zuloaga Plazako terrazetako batean kafe bat hartzea da onena, bertan, San Telmo Museoakeuskal kulturaren sekretuak gordetzen ditu.

planes-donostia-dia-1-san telmo-consti

Arratsaldez, Kontxako hondartzarantz eremu erromantikoan barrena paseo bat, hango baranda ikonikoarekin, ilunsenti ahaztezinaz gozatzeko.

planes-donostia-dia-1-puesta-de-sol-concha

Eta eguna ondo amaitzeko, afaritarako itsasora begirako ikuspegia duen jatetxe bat bilatzea. Hiru hondartza dituen hiri batean, ez da batere zaila!

iradokitako-jarduera-1-eguna-1

planes-donostia-dia-1-actividad-sugerida-2

iradokitako-jarduera-1-eguna-3