Ondarreta - Igueldo

Familia, nora goaz gaurkoan?

Igeldo mendiaren eta Miramar jauregiko lorategien artean dugu Ondarretako hondartza: eguzkitan etzanda egoteko kilometro erditik gorako luzera eta 100 metroko zabalera duena.Itzalean atseden hartzea nahiago baduzu, hondartza horren ertzeko lorategien eremuan toki paregabea aurkituko duzu.

este-ondarreta-440

Igeldo mendira igoz gero, Kontxako badiako ikuspegi ezagun eta zoragarriaz gozatuko duzu.Badiaren mendebaldeko muturrean dago, eta garraio pribatuan igotzeko aukeraz gain, funikularrez ere igo daiteke. Horrek Igeldo mendiko jolas-parkera eramango gaitu zuzenean. Parkea ere oso berezia da, antzinako atrakzio xarmagarriak baititu, besteak beste, mendi suitzarra eta ohe elastikoak; haur nahiz helduen gozagarri.

Hondartzaren mendebaldeko muturrean, pasealekuaren amaieran, edertasun hutsaren erakusgarri ezin hobea topatuko dugu: Haizearen Orrazia, Eduardo Chillida eskultoreak eta Luis Peña Ganchegui arkitekoak egindako eskultura. Itsasoaren indarra eta burdinazko egituren sendotasuna batuta, artelan garaikide naturala ez ezik, donostiarrentzat nahiz turistentzat, obra hori atseden hartzeko eta elkartzeko gune ere bada.

ondarreta-ikustekoak

Ondarretako hondartzaren beste muturrean, Loretope deritzon irtengune arrokatsuaren gainean, Miramarreko lorategiak daude. Kontxako badiaren gaineko ikuspegi paregabea eskaintzen dute eta, beraz, ez galdu bertan paseatzeko aukera. Garai batean erregearen udako etxebizitza izandako jauregi bikaina buru dutela, Miramarreko lorategiak itsasora jaisten dira, emeki, hartxintxarrezko bidexka eta lursail loretsuen artean.

Antiguo auzoak Ondarretako hondartza inguratzen du eta pintxo goxoz betetako hainbat taberna dauzka; baita pintxo pote ezaguna ere. Gainera, hotelen inguruan, erdi-mailako eta maila altuko jatetxeak aurkitu daitezke eta Igeldorako igoeran, aldiz, mahaikideen gozamena ziurtatuko duten zenbait erretegi daude.

ondarreta-ikustekoak2

Ondarretako mapa

ondarreta-mapa-zoom