Ibilbideak txirrindaz

Koipeztatu ondo bizikletaren katea eta ezagutu Donostia eta honen inguruak bizikleta gainean

BI GURPILEN GAINEAN DAGO ETORKIZUNA. Donostia eta honen inguruetan, behar bezala prestatutako, bidegorri eta bide berdeak daude. Hauek, modu atseginean eta arriskurik gabe, bizikletaz gozatzeko eta naturarekin harremanetan egoteko aukera eskaintzen digute.

vuelta-particular-donostia-barriosArgazkiak: Kalapie

Donostiako bidegorri-sarea, Herbehereetakoei inbidiarik ez dien 30 kilometroko bidegorrien sarea da. Horregatik, pedalei eragitea atsegin baduzu, Donstia eta Donostiako auzoak ezagutzeko hiru ibilbide proposatzen dizkizugu:

Bidegorri sarea 

bidegorri-sarea
  1. Paseo berezia hirian zehar
  2. Donostiako mendebaldea
  3. Donostiako ekialdea

 

Donostia eta ondoko herrien arteko loturak edo, besteak beste, Bidasoako, Oiartzungo, Leitzarango eta Urolako bide berdeak ezagutu nahi badituzu Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea kontsultatu.

fotos-de-kiliArgazkiak: Kili

Bide berdeak eta hiriarteko bidegorriak 

mapa-txirrindak-gipuzkoa
 

Bakoitzaren neurrira egindako txirrindularitza bidai bat nahiago baduzu Kili-k maila guztietako ibilbideak proposatzen dizkizu. Kostaldeko ibilbideak edo txirrindularitza garbienarekin topo egiteko eta bertan dena emateko mendiko ibilbideak dituzte. Kilin ibilbide eta portu harrigarrienen aukeraketa bat egin dute eta gida eleaniztun baten laguntzarekin 1, 2, 3 edo egun gehiagotako irteerak egiteko aukera izango duzu. Horrez gain, norberaren neurrira egindako planak eskaintzen dituzte eta eskaerapean egindako bidaien antolakuntza ere.