Surf Donostian
Surfa Donostiako protagonista nagusietako bat da. Mundu osoko milaka surflari hurbiltzen dira Donostiako Zurriola hondartzara bertako olatuetan maniobratzeko aitzakia bakarrarekin. Horrexegatik, Donostian hamarnaka txapelketa —tokikoak, estatukoak eta nazioartekoak— egiten dira urtean zehar, batez ere udaberrian eta udazkenean. Hilabete horietan, Zurriolako hondartzak eta haren inguruak Australiako edo Kaliforniako edozein surf-hiriren itxura hartzen dute.
Donostian hain da handia surfarekiko zaletasuna, azken urteotan bizi-estilo bihurtu baita, eta ez da harritzekoa txapelketaren bat topatzea Zurriolako hondartzan. Saguesen, Zurriola pasealekuaren eta Gros auzoan surfaren inguruko taberna, pub, jatetxe eta denda ugari daude.
Pukas Surf
Pukas surf Eskola. Zurriola hondartzen erdialdean kokatua. Surfa hasteko eta hobetzeko ikastaroak eskaintzen ditu, baita materiala alokatzeko urte osoan zehar ere. 35 Urte baino gehiago dira adin eta maila gustietako surflariak prestatzen.
Surf Magic
Ezagutu uretako jarduera mota berri bat eFoil Fliteboard-en Surf Magic-ekin. Bat egin gurekin eFoil Fliteboard berrian abentura urtar ahaztezin bat bizitzeko.
Surf-az aparte era guztietako ur-jarduera ugari egiten dira, urarekiko grinaren eta kirolaren zirrararen erakusgarri. Piragua edo Stand Up Paddle-eko taula bat alokatuz Donostia uretatik ezagutu dezakezu!!
Real Club de Tenis
Itsasoaren ondoan gozatzeko pribilegioa eskaintzen duen kirol elkartea: kayak, paddle surfa, tenisa, padela, yoga, pilatesa, igerileku klimatizatua, fitness saioak, 2 gimnasio ikuspegi panoramikoekin.
Club Deportivo Fortuna
Barruko eta kanpoko jarduerak bezeroaren neurrira
Surfeko jokabide-kodea
Zure segurtasunerako, jarraitu arau arrunt horiek