Lehiaketa Nire auzoko txokoa

lehiaketa-instagram-nire-auzoko-txokoa

Erakutsi zure auzoko txokorik gustukoena Instagramen

Zure auzoko txoko gustukoena erakutsi diezaguzun, argazki lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Ilusioa egiten digu zuek, Donostian bizi, lan egin edo, besterik gabe, hiri hau maite dugunok, lehiaketa honetan parte hartzea eta hiriaren auzo eta txokoen berri ematea; honi esker Donostiaren funtsa ezagutuko dugulako. Igo zure argazkiak urriak 9 baino lehenago.

Mugikorrarekin argazki bat atera eta instagram-era igo #GureDonostia hashtag-a erabiliz. Zure auzoaren hashtag-a gehitu ere, honela argazkiaren kolalekua zein den jakingo dugu!

4 eremu

Auzoak lau eremutan banatu ditugu (Antigua, Amara, Egia eta Parte Zaharra).
Eremu bakoitzak bere irabazlea izango du:

1. Eremua (Antiguo)

#GureDonostia #Antiguo
#GureDonostia #Igeldo
#GureDonostia #Ibaeta
#GureDonostia #Añorga
#GureDonostia #Zubieta
#GureDonostia #Aiete
#GureDonostia #Miramon

2. Eremua (Amara)

#GureDonostia #Amara
#GureDonostia #Amaraberri
#GureDonostia #Riberas
#GureDonostia #Loiola
#GureDonostia #Martutene

3. Eremua (Egia)

#GureDonostia #Egia
#GureDonostia #Ulia
#GureDonostia #Bidebieta
#GureDonostia #Intxaurrondo
#GureDonostia #Altza

4. Eremua (Parte Zaharra)

#GureDonostia #AldeZaharra # ParteZaharra #ParteVieja
#GureDonostia #Erdialdea #Zentroa #Centro
#GureDonostia #Gros

lehiaketa-instagram-guredonostia

lehiaketa-instagram-nire-auzoko-txokoa

 

zure argazkiak igotzeko azkeneko eguna: urriak 9

Gure hiriaren txokorik berezienak ezagutu nahi ditugu. Lehiaketan parte hartu, erakutsiguzu zure auzoa edo txoko berezi hori eta lortu zure saria: Donostian bertan irtenalditxo gastronomikoa edo erromantikoa! Ostatu gaua bazkari edo talasoterapiarekin. Animatu!

 

Sariak

4 eremu / 4 sari

Eremu bakoitzeko irabazle bat izango da. Lehiaketaren 4 irabazleek Donostia Turismoko Irtenalditxo bat jasoko dute 2 lagunentzat: 2 lagunentzat ostatu gau bat eta esperientzia bat (bazkaria edo talasoterapia aukeran).

Epaimahaiaren Saria

Epaimahaiaren sari berezia emango da, eta argazki hori Donostia Turismoko irudi katalogo bateko azala izango da. Horrez gain, Donostia Turismoko irtenalditxo bat jasoko dute irabazleek: 2 lagunentzat ostatu gau bat eta esperientzia bat (bazkaria edo talasoterapia aukeran).

Aukeran dauden sariak (2 pertsonentzat)

1.- Gastronomikoa. Sagardotegi Menua (1 gau + sagardoaren museoa + bazkaria edo afaria sagardotegi tradizionalean).

2.- Erromantikoa Termetako Zirkuituarekin (1 gau + 2 orduko zirkuitu termala La Perlan)

 

Epaimahaila

Idoia Urbieta Fagoaga - @donosbords

donsoboards1963ko otsailaren 12an jaio nintzen Donostian. Bi alaba ditut eta nire bizitzako garrantzitsuena dira. Donostiako Parte Zaharrekoa naiz eta Donostiako hainbat auzotan nahiz hiritik kanpo bizi izan naiz. Irakaslea naiz eta Axular Lizeoko ikastolan 30 urte baino gehiago daramat lanean. Bidaiatzea, hondartza, mendia eta natura asko gustatzen zaizkit.

Nire izateko erak, behatzailea eta kuxkuxeroa, eta argazkigintzarekiko zaletasunak 2014ko urriak 7an Instagram-era gerturatu ninduten. Bertan betetzen nauen hobby bat aurkitu dut gozatzeko eta begiradak partekatzeko aukera ematen didalako.

Instagram: www.instagram.com/donosbords

David Méndez - @gandafro

gandafroDonostian jaioa eta hazia, hizkuntzetarako zaletasuna medio, bidaiatzen hasi nintzen; betiere, Donostiara itzultzeko istorio eta bizipenen bila. Duela 4 urte, jolas moduan Instagram sare soziala erabiltzen hasi nintzen. Nire alde sortzailea esnatzeaz gain, oso jende interesgarria ezagutu dut eta inoiz imajinatuko ez nituen esperientziak bizi ere. Turismo ikasketak bukatu berri ditut.

Instagram: www.instagram.com/gandafro

Fernando López Permisán - @igersdonostia

igersdonostia@igersDonostia-ko, Donostiako eta Gipuzkoako Instagram erabiltzaileen komunitateko, Manager-a eta "Embajada de la Huerta"-ko enbaxadore sare sozialetan.

Instagram: www.instagram.com/igersdonostia/

Sisters & The City - @sistersandthecity

sistersIdo & Su gara, Santa Klara irla baino donostiarragoak garen bi ahizpa. Donostia izeneko hirian gertatzen diren gauza interesgarriak partekatzea gustatzen zaigu, izan ere, Donostia da Sisters & The City-ko benetako protagonista.

Instagram: www.instagram.com/sistersandthecity

Itziar - @galletita87

galletitaPintura, argazkilaritza eta sormenarekin zerikusia duen guztia betidanik gustuko izan duen donostiarra naiz. Horregatik, egunerokotasuneko momentuei eta gure hirian oharkabean pasatzen diren txokoei argazkiak ateratzea gustatzen zait, gero nire sare sozialetan partekatzeko. 

Instagram: www.instagram.com/galletita87

 

 

 

lehiaketa-instagram-nire-auzoko-txokoa