San Valentin irtenalditxo erromantikoa

san-valentin-eu

Zure bikotekidea aho zabalik utzi nahi al duzu irtenalditxo erromantiko batekin munduko hiririk politenetako batean?

corazonesDonostiak 2017ko San Valentin asteburua bikotekidearekin igarotzeko zure esku eskaintza hauek jartzen ditu. San Valentin egunean zer egin ez badakizu hemen duzu aukera paregabea. San Valentin asteburua ahaztezina izatea lortuko duzu ziur.

Asteburu honetarako zure bikotekidearekin egun berezi hau ospatzeko hiru plan proposatzen dizkizugu. Lehenengo eskaintza Ni Neu, hiriko leku pribilegiatuan eta itsasora begira dagoen, jatetxean afari berezi bat proposatzen dizugu. Bigarren eskaintzak zu eta zure bikotea La Perlako zirkuito termalera, masaje bat hartzera eta bertako jatetxean afaltzera eramango zaituzte. Hiriko eraikin historiko eta enblematiko honen giro intimoan, Kontxako Badiari begira egoteak ez du preziorik. Eta bukatzeko...gure klasiko bat, Irtenalditxo Erromantikoa xarma handiko hotela eta SPA zirkuitoa La Perlan, talasoterapiaren ahalmen guztiez gozatzeko.

Leku magikoetan, bereziak eta oso erromantikoak diren plan hauek eskaintzen dizkizu Donostia Turismoak 2017ko San Valentin egunean disfrutatu dezazun. Ez duzu San Valentin eguneko eskaintza honen gisakorik aurkituko. Gozatu zure bikote-lagunarekin San Valentin eguneko plan bikain hauekin!