Informazio praktikoa

Donostia itsasora irekita dagoen hiria da, Igeldo, Urgull eta Ulia mendiek babesten dutena

foto-presentacion-donostia

Ondarretako eta Kontxako hondartzek badiaren erdian dagoen Santa Klara uhartearekin batera osatzen duten multzoa hiriko irudirik bereizgarrienetako bat da. Hiriko hirugarren hondartza, Zurriola, Kursaal Kongresu Jauregiaren ondoan dagoena, nazioartean ezaguna da surfean jarduteko eskaintzen dituen abantailengatik.

Donostia Gipuzkoako hiriburu administratiboa da, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeetako batean dago. Iberiar Penintsularen ipar-ekialdean dago, Frantziarekiko mugatik 30 kilometrora. Izan ere, Donostia-Baiona mugaz haraindiko ardatza Europar Batasunaren (EB) hego-mendebaldeko garapen sozial, ekonomiko eta turistikoko gune garrantzitsu bat da).

Moneta: Euroa, Europar Batasun osoan erabiltzen den dibisa.
Hizkuntza ofizialak: Euskara eta gaztelania.
Klima: Epela: tenperatura eztiak, hezetasun handia, hodeiak oso maiz eta euri ugari urte osoan zehar. Hilabeterik hotzena urtarrila izaten da beti eta batez besteko tenperatura 7,9 ºC izaten da garai horretan. Aldiz, hilabeterik beroena abuztua izan ohi da eta, orduan, batez besteko tenperatura 20 ºC-ren ingurukoa izaten da.

 

Donostia hiri ertaina da, eta 185.000 biztanle ditu gutxi gorabehera. Hirugarren sektoreko hiria da, turistikoa, nabarmenki komertziala, eta zerbitzuetara eta kongresuetara bideratua. Azken urteotan, Donostia zientziari, teknologiari, garapen iraunkorrari eta kulturari osoko laguntza emanda garatzen diren Europako hirien abangoardian kokatu da. 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu izanak hiriaren apustu irmo hori berresten du.