Iraila

iraila

Iraila jaialdien hilabete nagusia da: hiriaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen duen Igeldo Mendiko Jolas Parkean musikaz zuzenean gozatzeko aukera ematen digun Donostia Kutxa Kultur Festibalaren kontzertu animatuekin hasten gara.

septiembre-zinemaldia

Hil honetan ere Euskal Jaiak ospatzen dira, euskal kultura ezagutzeko aukera paregabea. Bertan, adibidez, iraileko aurreneko bi igandeetan jokatzen den Kontxako Bandera traineru-estropada ikusteko aukera izango dugu.

Eta azkenik, hilaren amaiera aldera, Donostia galaz janzten da Nazioarteko Zinemaldiarekin. Bertan, pelikulen eskaintza interesgarria eta protagonista diren pelikulak aurkeztera mundu osotik hurbildutako zinemako izarrak topatuko ditugu.

iraila-estropadak
Argazkia: Kaiarriba Arraun Elkartea


DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA

IRAILAREN 16TIK 24RA

Ospe handiko izarrak eta zuzendari gazteak. Estatuko nahiz nazioarteko zinemaren panorama osoa etortzen da Donostiara urtero irailean urteko lehiaketarik kosmopolitenean parte hartzeko.

DONOSTIA KUTXA KULTUR FESTIBALA

IRAILAREN 2 ETA 3 

Hiriko jaialdirik gazteena da. hirirako ikuspegi zoragarria duen agertoki honetan nazioarteko izen handiko bandak ikusteko aukera izango duzu.

EUSKAL JAIAK

IRAILAREN 1eTIK 11RA

Irailaren lehengo egunetan Euskal Jaiak ospatzen dira euskal kirola, kultura eta folkorea batzen dituen jaia. Musika ekitaldiak, kirola eta gastronomia dira erakargarri nagusia egun hauetan.

KONTXAKO BANDERA

IRAILAREN 4 ETA 11

Kontxako Badia estropaden lehiaketa honetarako agertoki perfektua da, horren inguruan biltzen da hiri osoa. Milaka zaletuk jarraitzen duten Kantauri aldeko proba entzutetsuenean ontzirik onenak izaten dira..

ZALDI LASTERKETAK

IRAILAREN 3 eta 10 

Ehunka jokalari eta ikusle erakartzen dituzte Zaldi lasterketek, udako arratsalde bizi horietan une atsegina pasatzeko gogoa baduzu ezin duzu galdu aukera hau.

HONDARTZAK ETA OLATUAK

OLATU HANDIEN HILABETEA!

Donostiako hondartzak dira udako erakargarri nagusietako bat. Bakoitzak bere nortasuna du: Kontxak, ezagunenak, eta Ondarretakoak, familia-giro handikoenak, Kontxako badia osatzen dute. Zurriola, berriz, hondartzarik gazte eta surfzaleena da.