Negua

Kostan negua barnealdean baino askoz ere leunagoa da, eta Donostiak tradizioa jariatzen du neguan. San Tomas eguneko, Olentzerotako eta San Sebastian eguneko jai herrikoiek kolorez betetzen dute hiria urtaro horretan. Gainera, neguari aurre egiteko sagardotegi ospetsuetara joan gaitezke, txuleta jatera eta sagardoa edatera.