Nola mugitu?

Bus turístico de DonostiadBus konpainitako autobusak

Donostia jendea aintzat hartuta egituratutako hiria da. Beraz, erraz mugitu ahal izango zara bertan eta, gainera, hainbat garraiobide dituzu hiriko toki batetik bestera joateko.

 

Txartel Turistikoa

Ez ezazu bitan pentsatu… eskura ezazu bat!

  • TouristCard hiriko giltza orokorra delako.
  • TouristCardek Donostia eta Gipuzkoa bisitatzearen edo benetan ezagutzearen arteko desberdintasuna markatzen duelako.
  • TouristCardek garraio publikoa erabiltzeko balioko dizulako eta museo, jatetxe eta dendetan aparteko deskontuak lortzeko aukera emango dizulako.
sansebastian-card 

 

Donostia ezagutzeko

basque-card

 

Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi ezagutzeko

 

Garraio publikoa

Transporte público - Dbus

Donostiak hiri-autobusen flota egokia du Dbus konpainiak kudeatzen duena. Autobus horietan azkar joango zara hiriko mutur batetik beste batera. Kontsulta ezazu zer linea komeni zaizkiun gehien Dbus-en web-orrian.

Hoteletara lineako autobusean joateko
GuneaAutobus geltokitikADIF tren geltokitikErdigunetik
Hiriko beste tokitara nola iritsi jakiteko DBus-en ibilbideak kalkulatzeko aplikazioa erabil dezakezu.
Erdigunea
María Cristina, de Londres y de Inglaterra, Tryp Orly, Husa Europa, Niza, Parma, Terminus, Zaragoza Plaza
28 linea, 26 linea, 37 linea, B4 gautxoria  (A 10' andando) (Auzo bera)
Gros
Villa Soro, Gran Bahía Bernardo, Punta Monpás, ArrizulMonte Ulia, Donosti
27 linea 27 linea 13 linea, 14 linea, B6 gautxoria
Antigua
Barceló Costa Vasca, Hesperia Donosti, NH Aránzazu, San Sebastián, Codina, Ezeiza, La Galería
24 linea, 27 linea Linea 24 5 linea, 25 linea, 40 linea, 33 linea, B1 gautxoria
Amara
Astoria 7, Silken Amara Plaza, Anoeta
(Auzo bera) 17 linea, 24 linea 28 linea, 26 linea, 37 linea, B4 gautxoria
Igeldo
Mercure Monte Igueldo, Avenida, Gudamendi, Leku Eder, Nicol’s
(Erdiguneko lineak kontsultatu) (Erdiguneko lineak kontsultatu) 16 linea, B7 gautxoria
Aiete
Palacio de Aiete, Irenaz Resort
23 linea (Erdiguneko lineak kontsultatu) 19 linea, 23 linea, 31 linea, B2 gautxoria

Ordutegiak

Ordutegia aldatu egiten da lineen arabera. Gehienak 07:30ean hasten dira, eta 22:30ean amaitzen dute zerbitzua. Geltokietan, linea bakoitzaren ordutegia eta maiztasuna daude jarrita.

Dbusek “Gautxoriak” izeneko gaueko autobusen zerbitzua ere badu. Gaueko autobusen linea gehienek 00:00etatik 04:00ak aldera arte jarduten dute. Gautxori lineak ostiral, larunbat eta jai-bezperetan aritzen dira soilik. Gautxori guztiak Donostiako Boulevardetik irteten dira.

 

Garraio Turistikoa

Hiri-autobusez gain, Donostiak turismo-baliabideen sare bat du hiria beste ikuspuntu batzuetatik bisitatu eta ezagutzeko.

Tren eta bus turistikoak

Tren eta bus turistikoak

Hiriko tren eta bus turistikoek ibilbide panoramikoa eskaintzen dizute, Donostiako bista onenak ikusteko aproposa. Autobusa bi solairukoa da eta irekia da, eta trenak bi bagoi ditu. 8 hizkuntzatan dagoen audio-gida dute bi zerbitzuek, eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzu egokitua eskaintzen dute. 11:00etan hasten da bus eta tren turistikoaren ordutegia eta orduro ateratzen dira 19:00 arte busa eta 20:00 arte, berriz, trena.

Busaren irteera: Argentinar Errepublika Kalea
Trenaren irteera: Paseo Salamanca
Ibilbidearen gutxi gorabeherako iraupena: Ordubete
Busari buruzko informazio gehiago Bus turistikoa
Trenari buruzko informazio gehiago Tren turistikoa

 

Igeldoko funikularra

Funikularra

Mendebete martxan daraman funikular hau beti bezain xarmagarria, karismatikoa eta harrigarria da oraindik ere. Ondarretako hondartzaren ingurua Igeldo mendiarekin lotzen du hiru minutuko ibilbidea eginda. Aparkaleku publiko txiki bat dago funikularra irteten den lekuan. Kontsultatu irteera-orduak.

Irteera: Funikularreko plaza, 4
Ibilbidearen gutxi gorabeherako iraupena: 3 min.
Informazio gehiago: www.monteigueldo.es

 

Ciudad de San Sebastian katamarana

Katamaran

Ciudad de San Sebastian katamaranak Donostiari buruzko ikuspegi desberdina ematen dizu. Duela gutxi berritua, urpeko ikuspegia eskaintzen du eta 40 minutuko ibilbidean itsasotik Donostia hiri ederra ikusteko aukera ematen du. 

Irteerak: Kaio pasealekua, z.g. (Donostiako portua)
Maiztasuna: Ordu oro (neguan taldeentzat soilik dago irekia, astegunetan)
Informazio gehiago: www.ciudadsansebastian.com

 

Uharterako txalupak

Txalupa

Ekainaren 1etik irailaren 30era arte, Motoras de la Isla enpresak Donostiako portutik Santa Klara uharteko kairaino zuzenean eramango zaituen zerbitzu erregularra eskaintzen dizu. Beste zerbitzu batzuk ere baditu, urpeko ikuspegiko paseoak, esaterako.

Irteerak: Lasta plaza, z.g. – Portuko etxola
Maiztasuna: 30 minututik ordubetera, eguraldiaren arabera
Informazio gehiago: www.motorasdelaisla.com

 

Bizikletaz

Dbizi

Donostian bada hiria modu desberdin, ekologiko, aktibo eta atsegingarrian bisitatzeko aukera. 30 km-tik gorako bidegorri-sarea hiriko onena gurpil gainean gozatzeko.

Hiria azkar eta eroso bisitatzeko modua da; izan ere, itsas pasealekuetatik hasita hiriaren erdialderaino, Donostiako bazter guztiak bizikleta erabiltzeko behar bezala egokituta daude.

Era berean, bizikletak alokatzeko hainbat denda daude.

 

Taxiak

Donostiak taxi-flota zabal eta modernoa du, eguneko 24 orduetan jardunean dagoena. Tarifak ofizialak dira eta taximetro bidez neurtzen dira. Donostian, beste hiri batzuetan ez bezala, taxiak ez dira kalean gelditzen. Hortaz, gomendagarriena da taxi-geltoki batera joatea edo telefonoz deitzea:

Taxidonosti 943 46 46 46
Vallina Teletaxi 943 40 40 40

 

Aparkalekuak

Donostian, 6.000 aparkaleku-plaza baino gehiago daude erabilgarri, hiriko hainbat tokitan banatuak.

parking-donostia-pago                Lur-azpiko ordainpeko parkingak. aurkituko dituzu hirian zehar.

parking-disuasorio-bus     Doako aldirietako aparkalekuak ere aurkituko dituzu, autobus zerbitzuekin..

ota-tao               Kalean aparkatu dezakezu autoa, baina TAO / OTA gune urdinetan eta denbora mugatuz soilik.

 

Auto alokairua

Mugikorrentzako aplikazioak

Informazio guztia zure telefonoan