Guri buruz

Aurkezpena

"San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.A." sozietatea 2006ko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran Estatutuak onartu ostean sortu zen. Donostiako Udaleko merkataritza-izaera duen sozietatea da eta osorik Udalaren jabetza duen sozietate anonimoa da.

Donostiaren lurralde-esparruan turismoaren garapena zuzenean edo zeharka bultzatzen laguntzen duten jarduera ekonomikoak eta sozialak sustatzea eta garatzea du helburu.

Donostia Turismoaren xedea, ikuskera eta eredua

Xedeak zein ikuskerak epe luzerako argazki bat eskainiko digute, Donostia etorkizunean nolako turismo helmuga izango den azalduko duena. Inspiratzaileak izan behar dute, eta eredua definitu behar dute. Formulazio/adierazpen kontzeptualak dira; hortaz, asmo handikoak eta inspiratzaileak izan behar dute, eta helmugaren helburuetarako erreferente izan behar dute. Hori dela eta, sektorearen bilakaera baldintzatzen duten erabaki nagusi guztiek bat etorri beharko dute formulazio horiekin.

Xedea eta ikuskera (oso) epe luzera hartzen dira aintzat. Turismoa, zeharkako jarduera den aldetik, lurraldean inpaktu eta inertzia handia duen sektore bat da. Epe luzerako inbertsioak behar ditu, eta zenbait sektore ekonomikoren arteko elkarren mendekotasuna sortzen du. Oinarrizko produktuaren —lurraldearen— funtzionamendua “bakarra” eta “aldaezina” da plan estrategikoaren eskalan.

Horrenbestez, iraunkortasunaren ikuspegitik, xedea eta ikuskera 15 edo 20 urteko horizontean definitu beharko dira. Era berean, helmugako aktoreek adostu eta baliozkotu beharko dituzte, epe luzera onartu, ulertu eta mantenduko direla bermatzeko.

Ildo horretan, Donostiarako turismoaren xedean, hiriak, jarduera sektore horren aldeko apustuaren bidez, lortu nahi dituen funtsezko helburuak definituko dira, eta honako hauen moduko galdera nagusiei erantzun beharko die:

  • Zer rol eduki behar du turismoak Donostia hirian?
  • Oro har nori egin behar dio zerbitzu? Nor dira aktore nagusiak?

Xedeak egitasmora egokitzeko behar bezain zehatza izan beharko du, baina epe laburreko denbora horizontea (xedeak definitzen duen denbora horizontearekin alderatuta) duten plan operatiboak hartzeko behar bezain orokorra edo irekia izan beharko du.

Bestalde, xedeak eskainiko digun epe luzerako argazkiak hiriak etorkizunean nolakoa izan nahi duen islatuko du. Hau da, inspiratzailea izan beharko du, Donostiarako eredua definitu behar du.

Ondoren, Donostiako turismoaren xedearen eta ikuspegiaren proposamenak formulatuko dira:

Xedea

Donostiako turismoaren garapen iraunkorra gidatzea, hiriaren nortasuna baliaraztea, helmugako eragileak koordinatzea eta nazioartean posizionatzea, betiere plangintza eta adimen turistikoko ekintzen bidez, helmugaren kudeaketaren bidez, eskaintzaren garapenaren bidez, bisitarientzako arretaren bidez, eta produktuen eta zerbitzuen sustapenaren, komunikazioaren eta merkaturatzearen bidez.

Ikuskera

Donostia da euskal hiri turistikoa, irekia eta kosmopolita, nazioartean liderra eta erreferentea, helmugaren benetakotasunean eta bikaintasunean eta turismoaren garapen iraunkorrean oinarritutako eredu historikoa duena.

Era berean, Donostiako turismo ereduaren honako printzipio inspiratzaile hauek proposatu dira:

1) Pertsona (herritarra eta bisitaria) dago Donostiako turismoaren garapen ereduaren erdigunean

Herritarra eta bisitaria kokatzen dira ereduaren erdigunean, garapen turistikoko politikaren hartzaile eta aktore nagusi diren aldetik (herritarrarentzat ona dena ona da turistarentzat). Hartara, bisitaria beste herritar baten modura sentitzen da Donostian. Ez da ikusle hutsa, Hiria bizi du.

Era berean, Donostiako turismo estrategiak baliozko eredu bat proposatzen du hiri garapen garaikiderako eta herritarren bizi kalitatearen hobekuntzarako.

2) Turismoaren garapen iraunkorra

Turismoaren Mundu Erakundeak honela definitzen du turismo iraunkorra: “guztiz kontuan hartzen  dituena gaur egungo eta etorkizuneko ondorio ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak, bisitarien, industriaren, ingurunearen eta erkidego anfitrioien beharrak asetzeko”.

Horrenbestez, Donostian turismo iraunkorra lortzeko, kontzeptu horren oinarrizko hiru zutabeak hartu behar dira kontuan: dimentsio ekonomikoa, ingurumen dimentsioa eta dimentsio kulturala eta soziala.

Hau da, Donostiako Turismoko Zuzendaritza Planaren bidez lortu nahi da, batetik, turismoaren garapenak ekonomia jarduera handiagoa sustatzea, bestetik, hiriaren, bertako biztanleen eta bisitarien balio soziokulturalekiko errespetua bultzatzea, eta, azkenik, lurraldearen gainean ingurumen inpaktu minimoa sortzea.

Ildo horretan, behar-beharrezkoa izango da garrantzi handiko zenbait elementu kontuan hartzea:

  • Lidergo instituzionala. Udal gobernuak bere gain hartu beharko du produkzio eta kontsumo eredu iraunkorrak ezartzeko beharrezkoak diren
  • aldaketei hasiera emateko erantzukizuna.
  • Alderdi etikoa. Donostiako gizarteak eta, zehazki, garapen turistikoan inplikatuta dauden aktoreek alderdi hauek errespetatu beharko dituzte: lurraldeko naturaren berezko balioak, kultur nortasuna eta gizarte antolamendua. Gainera, modu arduratsuan jardun beharko dute, helmugaren garapena kalte dezaketen legez kontrako jardunak saihestuz.
  • Jakintzaren kudeaketa. Ingurunean gertatzen diren aldaketei buruzko datuak emango dituen sistema adimenduna eduki beharko da. Hartara, sortzen diren inpaktuak zuzentzeko aukera emango duten eta lehiakortasuna hobetuko duten estrategiak ezarri ahal izango dira.
  • Kapital soziala. Nahitaezkoa da bertako gizarteak eta bisitariek parte hartzea turismo iraunkorraren garapenean.
  • Marka turistikoaren aktibo ukiezinen kudeaketa. Helmugako kudeatzaileek aktibo estrategiko ukiezinak ulertu, balioztatu eta sustatu beharko dituzte, hala nola talentua, marka, izen ona, informazio eta komunikazio sistemak eta bisitariak.

3) Hiriaren nortasuna 

Donostiako Turismoko Zuzendaritza Planaren bidez, Donostiako turismo helmugaren nortasunarekin oso lotuta dauden irudiak eta paisaiak zaindu nahi dira: tradizio turistikoa, euskal kultura, gastronomia, giza eskala, abegi ona, kultur bizitza, sormen kapitala, eta abar.

Irudi horiek kokatzen dute Donostia gaur egungo eta etorkizuneko bisitarien iruditeria kolektiboan.

4) Izen ona / estatusa

Donostia tradizio eta esperientzia handiko sektore turistikoa duen helmuga da. Izatez, Donostia, Errestaurazioaren garaian jada, Espainiako hiriburu turistikoa zen, eta 2012an 100 urte bete ziren hiriaren garapen turistikoan funtsezkoak izan diren azpiegitura batzuk eraiki zirela.

5) Gobernantza

Turismoaren garapen iraunkor horrek aktore publiko edo pribatu guztien parte hartzea eskatzen du, baita helmugan esku hartzen duen gizarte zibilaren parte hartzea ere. Turismoaren iraunkortasunaz mintzatzeko, gobernantzaren kontzeptua sartu beharko dugu.

Horrenbestez, Donostiak tresna egokiak sustatu beharko ditu lurraldeko aktoreek parte har dezaten, printzipio komunak parteka ditzaten, planifika dezaten, erabakiak hartzea berrindar dezaten eta adostasuna lor dezaten. Hartara, aukerak baliatuko dituzte eta izan daitezkeen gatazkak ebatziko dituzte. Gobernantza, hain zuzen ere, lotzen da aktore publikoek eta pribatuek eta gizarte zibilak erabakiak hartzeko eta estrategiak ezartzeko egin beharreko elkarlanarekin —turismoaren garapen iraunkorra lortzeko helburua aintzat hartuta—.

Gauzak horrela, gobernantza beharrezko baldintza da turismoan iraunkortasuna lortuko bada.

Ildo horretan, gobernantzak turismoan arrakasta izateko lau giltzarri identifikatu da:

  • Turismoaren ikuspegi adostua duen plan estrategikoa izatea.
  • Konplizitatezko harremanak izatea, toki mailan turismoaren kudeaketan parte hartzen duten aktoreen artean.
  • Gaitasun instituzionala izatea, turismoarekin lotzen diren politika publikoen eta programen eraginkortasuna bermatuko duena.
  • Herritarrek prozesuan parte hartzea.

6) Ikuspegi metropolitarra eta eskualdekoa

Turismoak maila globalean izan duen hazkundearen ondorioz, turismo helmugaren kontzeptua bera berraztertu beharko da. Lehiakor izan nahi duten hiriek, Donostiak adibidez, garraioko eta irisgarritasuneko azpiegitura gehiago eta hobeak izan beharko dituzte, mugikortasun eraginkorragoa izan beharko dute, eta balio turistikoko proposamen anitzagoa izan beharko dute. Hortaz, hirian zein ingurunean dauden baliabideen erabilera egokian oinarritu beharko dute.

Hau da, Donostiak metropoliaren eta eskualdearen mailako lankidetza esparruak ezarri beharko ditu helmugaren gaur egungo erronkei erantzuteko.

Ildo horretatik, Donostiako Turismoko Zuzendaritza Planak kudeaketa eredu dinamikoa eta berritzailea proposatzen du, kontuan hartzen duena lurraldeko eragile guztiek esku hartu behar dutela eredu hori abian jartzeko eta garatzeko prozesuan, horien guztien artean harremanak sortuz, batik bat euskal kostaldean.

7) Eskarirako orientazioa

Turismoa ekonomia jarduera oso konplexua da, eta azken 20 urte hauetan arras aldatu da eskaintzaren ikuspegitik zein eskariaren ikuspegitik. Izatez, eskaintzak zuzentzen duen sektorea izatetik, eskariak zuzentzen duen sektorea izatera pasa da.

Hamarkada askotan turismoak eskaintza zurruna eta estandarizatua zuen, eta oso malgutasun txikiko balio katea eta antolaketa.Turismo helmugek, haien baliabideak eta erakargarritasunak abiapuntu izanik, masa merkatu baterako pentsatutako eskaintza eraiki zuten. Turismo eredu horretan, ez zen apenas zuzeneko komunikaziorik egoten helmugaren eta turistaren artean, bitartekaritza bidez egiten baitzen komunikazioa eta merkaturatzea.

Dena dela, teknologien aurrerapenak errotik aldatu du jarduteko modua. Interneti esker, turistek askatasun osoz eskura dezakete informazioa, hedabideen iritziak gaindituta, eta bitartekaririk gabe jo dezakete eskaintza turistikora.

Gainera, gehikuntza esponentziala gertatu da turisten kopuruan zein azken hamarkadan turismoaren merkatuan sartu den helmugen kopuruan.

Internetek negozio eredu berriak ekarri ditu, baita turismoaren arloko komunikazio eta merkaturatze bide berriak ere, eta beste mota bateko eskariak sortzea ere eragin du. Izatez, Interneten inpaktua ez da eskaintzan soilik islatu. Turistak ere errotik aldatu dira, gizarte eredu berri baten ondorioz. Turista berria ondo informatuta dagoen bezeroa da, zorrotza, esperientziala, hiperkonektatua eta kanal askotarikoa.

Egungo gizartean gizabanakoek, haien portaerarekin eta lehentasunekin, beste balio bat ematen diote turismoari eta bidaiari, aurreko hamarkadetan ematen zitzaionaz oso bestelakoa.

Bizimoduen ondorioz, ezin da turismoaz hitz egin; turismoez hitz egin behar da. Eta masa turismoko ereduen aurrean, Donostiak eskala txikiko estrategiak proposatzen ditu, publiko indibidualizatuari eta zorrotzari zuzenduak.  Horrenbestez, gaur egungo kontsumitzaileen eta kontsumitzaile potentzialen beharrak, lehentasunak eta portaera ohiturak ezagutzea garrantzi handikoa izango da hiriaren eskaintza prestatzeko eta sustapen eta komunikazio kanalak prestatzeko.

Balioak

  • Kudeaketa eraginkorra eta gardena
  • Zerbitzua emateko bokazioa
  • Lankidetza publiko-pribatua
  • Taldean lan egitea
  • Pertsonekiko errespetua
  • Sektore turistikoaren lidergoa

Berdintasun Plana

Donostia Turismoko Berdintasun Plana tresna praktikoa izango da erakundeak berdintasunaren arloan egiten duen jarduera bideratzeko, eta bertan parte hartzen duten pertsona guztien parte-hartzea bermatuko du. Horrez gain, plana osatzen duten emakumeen eta gizonen beharretara eta interesetara egokitutako praktikak eta esku-hartzeak sustatuko ditu (bai langile gisa, bai ematen dituen zerbitzuen erabiltzaile gisa).

Kalitateko turismogunea

Donostia Turismoa sozietatea eratu zenetik, Donostia sormen- eta bikaintasun-ardatzetan oinarritutako turismogune gisa aitortzen lan egiteko apustu handia ari dira egiten.

Donostia Kalitatezko helmuga izan dadin lortzeko zuzendutako jardueren baitan, SICTED eta SMART BUSINESS (IKTak) programetan lan egitea barne hartzen da.

  

KODE ETIKOA

Código Ético

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren helburua erakunde turistiko guztiek erantzukizun sozialak eta ingurumenaren eta ekonomiaren iraunkortasuna eguneroko jardunean txertatzea da.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak, Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako Munduko Kode Etikoaren printzipioak onartu ditu, baita Nazio Batuetako 2030 Ajendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere; hauetaz gain, euskal berezitasunak eta gure kulturaren ezaugarri propioak erantsi dira.

Kode hau sinatzerakoan, eragile turistikoek bertako kultura eta tradizioa eta ondare kulturalaren errespetua eta zaintza onartzen dute, bertako komunitateek turismo-jarduerekin bat egin dezaten eta onura ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, enplegua bereziki, har ditzaten pizgarriekin batera joango delarik.

Eragile turistiko sinatzaileek, Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroa osatzen dute. Erregistro honen kudeaketa eta eguneratzearen ardura, Euskadiko Turismoko Etika Batzordeak izango du.

  

SICTED

Destino de calidad

SICTED turismogune batean kalitateko kudeaketaren osoko eta etengabeko sistema eskaintzen duen metodologia da, esperotako emaitzen ikuskera berriarekin, etengabeko hobekuntzarako ikuspegiarekin, eta baliabideak eta espazioa balioesteko eta berreskuratzeko jarrerarekin. Turismogunea osotasunean hartzean eta parte hartzen duten eragileen helburu komunak identifikatzean oinarritzen da.

2008. urtetik, Donostia Turismoak TURISMOGUNEKO KALITATE TURISTIKOAREN OSOKO SISTEMA (SICTED) proiektuan hartzen du parte, Donostia kalitatezko turismogune gisa aitortzen lan egiteko apustu handia eginez. Hain zuzen ere, 2010. urtean Kalitate Turistikoko Turismogune Onenari SICTED 2010 saria eman ziguten (proiektuan guztira 106 turismogunek hartu zuten parte), gure hiriko enpresetan eta zerbitzu turistikoetan kalitate turistikoa sustatzeko, bultzatzeko eta hobetzeko onartutako konpromisoa aitortuz. Era berean, 2014an Donostiak “SICTED 2013 Kalitate Kudeatzaile Onenaren" saria lortu zuen.

  

DONOSTIA PREMIUM

San Sebastián premium

Donostia Premium ekimenak Donostia hiria turismo-gune premium gisa posizionatzeko eta bezero mota horrengana zuzenduta dauden sektoreko enpresekin batera zerbitzuen eta produktuen turismo-eskaintza garatzeko laneko ildo izatea du helburu.

Proiektuarekin bat egiten duten enpresek onurak jasotzen dituzte, baina, aldi berean, Donostia turismo premium delakorako erreferentziazko turismo-gune bihurtzeko helburuarekin baldintza eta konpromiso batzuk bete behar dituzte.

  

EUSKADI GASTRONOMIKA

Euskadi Gastronomika

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak sustatutako sarea da Euskadi Gastronomika, eta helburu hau du: Euskadiko gastronomia-turismoaren eskaintza egituratzea eta haren benetakotasuna eta bikaintasuna bermatzea.

Euskadi Gastronomika sarea euskal kultura gastronomikoarekin lotutako enpresek, profesionalek eta erakundeek osatzen dute. Enpresa horiek balio eta lan-filosofia berberak dituzte, eta zerbitzuaren bikaintasunarekin konprometituta daude, Euskadik nazioarteko erreferentziazko helmuga gastronomiko gisa duen nagusitasunari eutsi ahal izan diezaion.

 

Administrazio Kontseilua

Administrazio Kontseilua da sozietatearen etengabeko kudeaketarako eta gobernurako organoa.

Administrazio Kontseilua

  • Eneko Goia Jauna - Lehendakaria
  • Raúl Fernández Acha Jauna - Lehendakari ordea
  • Borja Corominas Fisas Jauna
  • Cristina Lagé Anderea
  • Duñike Agirrezabalaga Anderea
  • Jon Insausti Maisterena Jauna
  • Jon Markel Ormazabal Gaztañaga Jauna
  • Victor José Lasa Briz Jauna
  • Laura Larrión Calvo Anderea
  • Laura Mateos González Anderea
  • Nerea Aramburu Emparan Anderea
  • Pilar Pascual Maestr Anderea

Kontsultarako Kontseilua

Kontsultarako Kontseilua sozietateko Administrazio kontseiluaren aholku organoa da.

Sektoreak

  • Alexis Mindegia Jauna (Zerbitzu Osagarriak)
  • Iker Goikoetxea Jauna (Azpiegiturak)
  • Iñigo Ansa Jauna (Zerbitzu Turístikoak)
  • Laura Larrión Anderea (Harrera Zerbitzuetarako Agentziak, eta Bidaia Agentziak)
  • Laura Mateos Anderea (Ostalaritza)
  • Maite Aizpuru Anderea (Org. Eventos, reuniones e incentivos)
  • Nerea Aramburu Anderea (Saltokiak)
  • Oscar Iparraguirre Jauna (Garraioak)
  • Pilar Pascual Anderea (Museoak, kulturako eta aisiko baliabideak)
  • Raúl Fernández Jauna (Ostatuak)

Donostia Turismoko lantaldea

  • Isabel Aguirrezabala- Zuzendaria
  • Eider Calderón- Zuzendariordea
  • Ainhoa Córdoba- Komunikazio arduraduna
  • Carmen Baz - Marketing arduraduna
  • Garikoitz Muñoz- Helmuga Kudeaketaren arduraduna
  • Gorka Oiartzabal- Informazio eta Harreraren arduraduna
  • María Arriaga- Produktu Turistikoen arduraduna
  • Marijo Beltrán de Guevara- Kongresu eta Ekitaldien arduraduna
  • Natalia Iglesias- Antolamendu eta Administrazioaren arduraduna
X