Merkatuak eta gourmet dendak

Bretxa MerkatuaBretxako merkatuko postuak

Donostiak bereizgarri duen sukaldaritza bikainaren sekretua janaria mimatzea eta kontu handiz egitea da, baina batez ere lehengaiaren kalitatea. Kalitatezko elikagaien produkzioa eta kontsumoa Gipuzkoaren bereizgarri bat dira: azoka eta merkatu tradizionalak, delicatessen produktuak saltzen dituzten dendak eta jatorri-deiturak dira horren erakusgarri.

Eusko Label ziurtagiria duten produktuak ez ezik —besteak beste, behikia, baserriko oilaskoa, esneko arkumea, goi-kalitateko esne pasteurizatua eta tomatea—, Ibarrako piper ospetsuak eta Tolosako babarrunak ere baditugu, baita jatorri-deitura duten produktuak ere, Getariako Txakolina eta Idizabal gazta, esaterako.

 

DONOSTIAKO MERKATUAK

Gure gastronomiaren arrakastaren arrazoietako bat sasoian sasoiko produktuak dira neurri handi batean, lehengaien bikaintasuna nabarmentzen baitute. Lehengai horiek gure hiriko elikagai-merkatu tradizionaletan saltzen dira, hala nola Bretxako merkatuan eta San Martineko. Hara joaten dira egunero Donostiako sukaldaririk ospetsuenetako batzuk beren jatetxeetan zerbitzatuko dituzten haragia eta arraina aukeratzera. Merkatu horietan iraunarazten zaio baserritarrek eta dendariek beren baratzetatik zuzenean ekarritako produktuak saltzeko tradizioari.

 

ORDIZIAKO ETA TOLOSAKO AZOKAK

Donostiatik kilometro eskas batzuetara Ordiziako eta Tolosako azokak aurkitzen ditugu. Inguruetako bi azoka garrantzitsuenetakoak!

ordiziaazokaOrdiziako Azoka

tolosaTolosako Azoka

‘Gourmet’ DENDAK

Donostiako ‘delicatessen’ dendetan izugarri zaintzen dituzten kalitatezko lehengaiak. Bertan, hemengo produkturik adierazgarrienetakoez gain, kultura gastronomiko bikaina eskatzen dute, zerbitzurik onena emanez.

Aitor Lasa. Kalitatezko produktuakAitor Lasa. Goi-kalitateko produktuak

ardotekaGoñi Ardoteka. Dastatze tematikoak