9 jatetxe Michelin gidan

16 Michelin izar 25 kilometroko erradio batean

Michelin izarrak

Gastronomia arte bihurtzen da Donostian. Gure hiriaren bereizgarria da. Gure sukaldariek izugarri zaintzen eta goxatzen dituzte errezetak eta produktuak gastronomia arte bihurtzeko. Beren lanaz ospea eman diote munduko hainbat tokitan eta gure antipodetan ere ezagutzen gaituzte gure hiriaren kalitate gastronomikoari esker.

Ikusi besterik ez dago estatuan zazpi jatetxek soilik izaki hiru Michelin izar (kalifikazio gorena), horietako hiru gure hirikoak direla. Gainera, beste jatetxe bikain batzuk ere kontuan hartuta, guztira 16 Michelin izar ditugu gurean, sukaldaritzako artista donostiarren erakusgarri. Hala, gure sukaldarien eguneroko lan bikainari esker, Donostia metro karratuko Michelin izar gehien dituen hirietako bat da (Kyotoren —Japonia— atzetik eta beste hiri batzuen —Paris eta Lyon, esaterako— oso aurretik).

Michelin izar gehien dituzten sukaldariakAndoni Luis Aduriz (Mugaritz), Pedro Subijana (Akelarre), Juan Mari Arzak (Arzak) eta Martín Berasategui (Martín Berasategui).

Baina Donostiako goi-mailako gastronomia ez du Michelin gidak soilik aitortzen. Restaurant aldizkariak argitaratzen duen munduko 50 jatetxe onenen zerrendan ,Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxea munduko jatetxerik onenetakoen artean agertzen da 2006az geroztik, eta munduko hirugarren jatetxerik onena da 2011z geroztik. Bestalde, 2006az geroztik hau ere, Arzak jatetxea munduko 10 jatetxerik onenen artean sartuta dago. Era berean, 2012an, Elena Arzak, izen bereko jatetxeko laugarren belaunaldikoa, munduko sukaldari emakumerik onen izendatu zuten.

 

Donostiak, halaber, munduko lehen gastronomia-unibertsitatea du: Basque Culinary Center. Horra hor gastronomiak gure hirian duen balioaren beste adierazgarri bat.