Egitasmo hau 2012rako Sustapen Planeko bigarren ardatzean kokatzen da.
Donostia Turismoak, gaur prentsaurrean aurkeztu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, 2012 urterako Sustapen Planeko bigarren ardatza: Ihesaldi gastronomikoak. Roke Akizuk -Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetarako eta Turismoko zuzendaria-, Josu Ruizek -Donostiako Udaletxeko Kirolak eta Garapen ekonomikoko zinegotzia-, Joxe Mari Alberrok - Sagarduneko kudeatzailea-, eta Manu Narvaezek Erreserba Zentralaren bitartez turistei eskaintzen zaizkien 6 ihesaldi gastronomikoak aurkeztu dituzte gaur. Mantalak jantzi eta Mikel Gallo eta bere ekipoaren esanetara, teknika berritzaileen tailerran partu hartu dute. Ekintza hau ere Zentralaren bitartez eskaintzen da. Guztira 6 ihesaldi ezberdin sustatu dira, guztiek 2 egunetarako ostatua, gastronomiarekin erlazionatutako ekintza bat (ekintza ezberdinak aukeran: sagardotegia, pintxo tailerrak, “Donostiako zaporeak” bisita, etab), bisita gidatu bat eta ongietorri poltsa bat hartzen dituzte barne. Ihesaldi guztiak Donostia Turismoaren Erreseba Zentralaren bidez merkaturatuko dira. www.sansebastianreservas.com Honi buruz hemen informazio gehiago | | |
2012/03/23-an argitaratua