Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Logo Ayuntamiento

Albisteak

Home :: Albisteak :: Marrazki onenentzako saria

Marrazki onenentzako saria

Udaltzaingoak urtero, ikasturteari bukaera emateko, jai bat antolatzen du eta bertan sariak banatzen dira. Ikasturtean zehar ikasleek egin behar dituzten marrazki onenak saritzen ditu. Marrazki hauek 9 eta 12 urte bitarteko haurrek egiten dituzte (3. mailatik 6. mailara).

Imagen 2
Udaltzaingoak urtero, ikasturteari bukaera emateko, jai bat antolatzen du eta bertan sariak banatzen dira. Ikasturtean zehar ikasleek egin behar dituzten marrazki onenak saritzen ditu.

Marrazki hauek 9 eta 12 urte bitarteko haurrek egiten dituzte (3. mailatik 6. mailara).

Marrazki hauetako  asko eta asko “Donostia.org” web orrian zintzilikatu dira. Eta horietako 200 inguru Okendo Kultur Etxean antolatu zen erakusketa batean egon ziren ikusgai joan den hilean. Bertara hurbildu ziren ikasleei gustatu zitzaizkienak dira orain saritu direnak.

Saridun hauen artean ere sari berezia jaso dutenak daude. Izan ere, 16 saridun dira eta hauetako lauri bizikleta bana oparitu zaie ekitaldian.  2000 ikaslek baino gehiago eman dute botoa ikastetxeko ordenagailuetatik.

Ekitaldia gaur izan da, goizeko 10etan, Udaletxeko Udalbatza aretoan.

2012/06/14-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016
  • Skype
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • LiveStream