Uba Aterpetxeak irailean irekiko ditu bere ateak.
Eraikinak erabiltzaileentzako 44 logela eta 196 leku, parking, WiFi, sukaldea, garbitegia eta aisialdirako guneak eskainiko ditu baita biztalneria osoari irekitako taberna-jatetxea ere
Uba Aterpetxeak bere ateak irailaren lehenengo hamabostaldian irekiko ditu. Bere ingurumenarekiko eraikin integratua izango da, berde, jasangarria eta eko-eraginkorra, Ametzagaña parkea bezalako ingurune paregabearekin.
Jarduera honekin batera, Donostiako Sustapenak ikerketa eta berrikuntza, kultura eta kirolarekin, surf-arekin batik bat, zerikusia duten gazteak, familiak eta taldeak erakarri nahi ditu.
Eraikinak 44 logela izango ditu, horietako hainbat egokituak izango direlarik. Guztira 196 leku eskainiko dira, 4 solairu eta 3.178 metrotatako zabalera erabilgarrian zehar. Bestetik, Wifi zerbitzua, garbitegia, sukaldea, jangela, futbol zelai txiki bat eta aisialdirako guneak eskainiko zaizke erabiltzaileei.
Hala ere, nahiz eta zerbitzu gehienak erabiltzaileentzat zuzendurik dauden, Uba Aterpetxeak gune irekiak ere eskainiko dizkio biztanleria osoari. Besteak beste, zalantzarik gabe, bai donostiarrentzak zein turistentzat erakargarria izango den taberna-jatetxe bat.
Bezeroek bere aldetik, garraio berezia izango dute hirigunetik aterpetxera mugitzeko. Bestetik, Uba Aterpetxea autobus lotura izango du, Intxaurrondo auzoan kokatzen den Euskotren geltokia.
Laburbilduz, Uba Aterpetxeak une oro Internet konexioa nahi duen turista, ikertzaile gaztea edo natura maite duen eta 20 euro baino gehiago ordaindu nahi ez du surfista bilatzen du. Izan ere, banako tarifa, nahiz eta prezioak eskaeraren arabera moldatu, ez du inoiz 20 euroko kantitatea gaindituko. Zerbitzua enpresa baten bidez merkaturatuko da eta erreserbak on line egin ahal izango dira.
Aterpetxe berdea
Uba Aterpetxea, Donostiako Sustapenak abian jartzen dituen jarduera guztiak bezala, ingurumenarekiko begirunetsua izatea bilatzen du eta energetikoki jasangarria eta diseinu eko-eraginkorraren ildoa jarraitzen du. Honela, eraikinak biomasa erabiliko du berokuntza sistema eta ur beroarentzat baita eguzki-panelak erabili ere.
Eraikin berde honen filosofia hori, Donostiako Sustapenak abian jarri dituen beste proiektuetan ere ikusi daiteke. Hala nola, Pia, Enertic edo TalentHouse eraikinak, non bio-klimatikoak diren ildoak jarraitu diren.
Irudi galeria
2012/08/03-an argitaratua