Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Logo San Sebastián Turismo

Albisteak

Home :: Albisteak :: 2011n, aurreko urtean baino gaualdi gehiago izan ziren Donostian

2011n, aurreko urtean baino gaualdi gehiago izan ziren Donostian

Gipuzkoako hiriburuan 917.262 gaualdi erregistratu dira, urtebete lehenago baino % 1 gehiago.


Gaur egun dugun atzeraldi ekonomikoko egoera kontuan hartuta, eta 2010ekoa errekor historikoen urtea izan zela aintzat hartuta, 2011 Donostiarako urte turistiko ona izan dela esan daiteke. Batez besteko egonaldien eta gau-emanaldien indizetan izandako igoerak (horiek baitira errentagarritasun turistikoaren adierazle nagusiak), eta hiriko baliabide turistikoek egindako balorazio positiboak kontuan hartuta Gipuzkoako hiriburuan sektore turistikoak garapen positiboa izan duela egiaztatu daiteke.

Donostian jarduera turistikoaren garapen positiboaren beste adierazle bat Donostia Turismoak eskainitako produktu turistikoen salmenta da. Zehazki turismo-erakundeak eskainitako bisitaldi turistikoek % 50 egin dute gora (bai funtsezko bisita gidatua, bai “Donostiako zaporeak” ibilbide gastronomikoa). Citybici bizikletaz egindako bisita gidatuan ere % 10eko igoera izan da eskainitako bi hilabeteetan (uztaila eta abuztua). Era berean, 2011n, Donostia Turismok nabarmen ugaritu du jarduera, 277.000 bisitariri eman baitie arreta, aurreko urtean baino % 9 gehiagori, hain zuzen ere.
Imagen 2

Hemen aurkitu dezakezu informazio gehiago





Erlazionatutako dokumentuak

2012/02/09-an argitaratua

  • San sebastián 2016
  • Donostiako Udala

© Turismo Bulegoa - Oficina de Turismo
Boulevard, 8 - 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (+34) 943 481166 - Fax: (+34) 943 481172
Email: sansebastianturismo@donostia.org

  • Calidad Turística
  • European Cities Marketing
  • Logo ICCA
  • Spain Convention Bureau
  • Destinos Pais Vasco
  • Foru Aldundia
  • Jaurlaritza