Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Logo Ayuntamiento

Abisuak

Home :: Abisuak :: 2012. Aste Nagusia: Trafiko eta garraio neurriak

2012. Aste Nagusia: Trafiko eta garraio neurriak

Klasikaren informazioa, Euskotrenen ordutegia, TAO,...

Aste Nagusia


Datorren larunbatean,  abuztuak 11, gure hiriko jai astea, Aste Nagusia, hasiko da. Gertakari hori dela-eta, trafiko neurri batzuk hartu behar ditu Udalak, batez ere hiriaren erdialdean eragina izango dutenak. Helburua bikoitza da: batetik, Bulebarreko jai gunea eta Alderdi Ederreko su-jaurtiketa aldea babestea, eta, bestetik, trafiko pilaketak eta arazoak gutxitzen saiatzea.

Horretaz gain, bertakoen aparkalekuak babesteko eta zirkulazioa bermatzeko, kale hauetan bertakoak, larrialdi zerbitzuak eta garraio publikoa baino ezin izango dira sartu: Erdialdean, Salamanca pasealekuan, Jose Migel Barandiaran pasealekuan, Itsasargi pasealekuan, Mirakontxa pasealekuan, Fede pasealekuan, Baenako Dukearen pasealekuan, Izaburu eta Sanserreka kaleetan eta trafiko itxituren barnealdean, baldin eta zerbitzu berezien egoerak horretarako bidea ematen badu.

Informazio gehiago  
"trafiko gertakariak" atalean

Donostia-Donostia Klasika


Datorren uztailaren 14ean Donostia-Donostia Klasika izeneko txirrindularitza lehiaketa burutuko da gure hirian. Froga hau dela eta, nagusiki gure hiriaren erdialdean eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala.

Datorren uztailaren 13ean emango zaio hasiera trafiko mozketari, 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara ibilgailu partikularrei Legazki eta Boulevard arteko bide gurutzea pasatzea debekatuz (autobusak, garraio publikoa eta emerjentzia zerbitzuak ezik). Bestetik, arratsaldeko 17:00etatik 17:30etara, etenaldia izango du trafiko mota guztientzako. Asteartean, hilak 14, ere Boulevard zonalde osoan errepide mozketak izango dira goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara ere.

Bide mozketa hauek mota guztietako ibilgailu zein garraioan eragina izango dute. Asterartko ordu horietantxe, Hondartza, Askatasun hiribidea, Santa Katalina zubia, Kolón Pasalekua eta Lapurdi biribilgunea osatzen duten laukiaren barruan ere mozketak izango dira. Guzti hau dela eta, hiritar guztiei dei egiten diegu egun horietan, eta bereziki abuztuaren 14ean, beren ibilgailuarekin hiriaren erdialdera sar ez daitezen.

informazio gehiago  
"trafiko gertakariak" atalean

TAO


Baimena izango dutela beraien ibilgailuak araupean dauden beste sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko OTA Txartela dutenen baldintza berdinetan  0-1,1-1,1-2, 2-1 eta 2-2 sektoreetako bizilagunek, 2012ko abuztuaren 7tik 20ra bitartean biak barne.

Euskotren


Euskotrenek Donostiako Aste Nagusian gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu honek Lasarte-Donostia/San Sebastian-Hendaia lineako (Topo) eta Zumaia-Donostia/San Sebastian lineako (Kosta) ohiko zerbitzua osatuko du.

Ordutegi hauei buruzko informazio gehiago

Dbus-en Zerbitzu Bereziak Aste Nagusia 2012n



Aste Nagusiko egun guztietan zehar, abuztuak 11 eta 18 bitartean, DBUS autobus lineetan zerbitzu bereziak ipiniko dira.

Dbus-eko zerbitzu bereziei buruzko informazio gehiago

Abuztuak 18ko Zerbitzu Aldaketak - Suak Victoria Eugenia-tik

2012/08/08-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016
  • Skype
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • LiveStream