Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Logo San Sebastián Turismo
Home :: Donostia :: 1912-2012: Mendeurren beteko diren urtea

1912-2012: Mendeurren beteko diren urtea

Inolako zalantzarik gabe, 2012a oso urte berezia da Donostiarentzat, helmuga turistiko den hiri honetan mendeurrena beteko baitute bertako lehen mailako bost ekipamenduk: María Cristina Hotela, Victoria Eugenia Antzokia, Ozeanoko La Perla, Igeldo mendiko Funikularra eta Donostiako Trenbide dugun “Topoa” 1912an jarri ziren abian. Hala, turista famatu eta aberatsenek udaldia igarotzeko gehien atsegin zuten hiri bihurtu zen Donostia harrezkero.

XX. mendearen hasieran, turismoaren helmugetako bat izateko azpiegituren beharrean zegoela ikusi zuen Donostiak. Behintzat, halaxe pentsatu zuten izen handiko donostiar batzuek osatutako talde batek, Club Cantábrico izeneko kideek osatutakoak, eta haiek iragarri zituzten etorkizunean hirian izango ziren aldaketa emankorrak. Elkarte hau Donostiako jarduera ekonomikoa bultzatzen ari ziren enpresaburuek osatutakoa izateaz gainera, Donostiako Sustapena sozietatearen aitzindari izan zen, eta hauxe izan zen haren aurreneko ekina, zezen plaza ustiatzea eta antzoki bat eta hotel handi bat eraikitzea.

Sozietate hau osatzen zuten kide saiatu haien kemenak berehala ekarri zituen onurak: 1912an bost baliabide sortu ahal izan ziren, Donostia eskakizun handieneko turistek helmuga turistiko onenen artean hartzeko aurrerapausoa. Hiria modernizatzeko Donostiako Sustapena sozietatearen borondateari esker, Donostia, atzetik tradizio turistiko joria zuena, nazioarteko turismoaren abangoardian kokatu zen.

  • San sebastián 2016
  • Donostiako Udala

© Turismo Bulegoa - Oficina de Turismo
Boulevard, 8 - 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (+34) 943 481166 - Fax: (+34) 943 481172
Email: sansebastianturismo@donostia.org

  • Calidad Turística
  • European Cities Marketing
  • Logo ICCA
  • Spain Convention Bureau
  • Destinos Pais Vasco
  • Foru Aldundia
  • Jaurlaritza