Tradizioa eta modernitatea elkarrekin bizi dira Belle Epoque garaiko ukituak dituen hiri txiki baina handi honetan. Lehen mailako agenda kulturala du zinemaldiari eta jazzaldiari esker, eta punta-puntako programazio kulturala eskaintzen du.
Donostia, gainera, pintxoaren mundu mailako hiriburua da. Gastronomiak eta naturak protagonismoa lehiatzen dute. Hiria mundu mailan ezaguna da sukaldaritza eta sukaldariak direla eta; guztira 16 Michelín izar ditu.