Indar Arrosa gurekin da… itsulapiko solidario gehiago!

r2-kt-eu
R2-KT Blogger-a

Hemen agertu gabe egun batzuk pasatu ondoren (ez nahi nuelako, gelditu gabe ibili naizelako baizik), hemen naiz berriz eta benetan gogoz nengoen etortzeko gainera! Hainbeste gauza ditut kontatzeko! Ez dakit nondik hasi ere. Agian hasieratik, ezta?

#ThePinkForce kanpaina solidarioa oso ondo doa eta egia esan nire zaindari inperialak eta ni oso pozik gaude. Egunetik egunera erakunde kolaboratzaile gehiago gehitzen zaizkigu, intriga mantentzeko ez dut esango oraindik zein diren, baina beste batzuk dagoeneko aste batzuk daramatzan proiektu solidarioaren parte oso aktiboa izaten hasi dira. Baina gauza bakoitza bere garaian.

san-martin-jendea

Badakizue nik, robota izan arren eta barruan kable asko izan arren, nire burua zaintzen dudala eta kirola egitea gustatzen zaidala, baina onartu behar dut itsasoa eta igerilekua maite ditudan arren, inoiz ez dudala aukerarik izan igeri egitea zer den probatzeko. Tira, hori ekainaren 23an amaitu zen, Hegalak-eko neska-mutilek itsulapiko solidarioa jaso zutenean. Eta esango duzue: “nor dira Hegalak-ekoak?” Kontxa hondartzaren ertzean dagoen kiroldegia da, eta ni, inor baino ausartagoa naizenez, etxeko txikienekin batera hasi nintzen Udako Ikastaroetan. Enbaxadore gisa nituen betebeharrak bete ondoren, baimena eskatu nuen uretan sartu-irtena egiteko eta, egia esan, bikaina izan zen.

r2kt-hegalak

Baina dakizuen moduan, urak gosea ematen du eta nik gantz gutxiko dieta zorrotza egiten dudanez, asteazkena, hilak 28, San Martin Azokan pasatu nuen. Ez dakit ezagutzen duzuen, baina lurrak ematen duen onena dago bertan. Frutak eta barazkiak, haragi onena eta, noski, itsasoaren onena, arrainak eta itsaskiak barne. Erakusmahaiaren beste aldean zeuden langileek esku artean zutena utzi eta etxeko onena eskaini zidaten, eta nik, trukean, ASPANOGIko neska-mutilei laguntzeko sortu dugun itsulapiko arrosa eskaini nien.

r2kt-mercado-san-martin

Azkenik, ezin zen bestela izan, San Telmo Museo handian hitzordua adostu genuen. Oraindik museoa ezagutzen ez baduzue, berandu zabiltzate. Ostegunean, 29an, goizez, bisita egin genuen eta harrera zoragarria izan zen. Alfred Hitchcock jaunak berak eman zigun ongietorria; izan ere, joan den hileko 16tik urriaren 1era arte museo eder honek zinegile ezagunaren erakusketa izango du.

r2kt-san-telmo

Eta ni banoa, hurrengora arte; izan ere, ekitaldietara joatea eta jende zoragarria ezagutzea dibertigarria eta interesgarria den arren, ez dakizue zenbat nekatzen duen! Egun pare bat beharko ditut atseden hartzeko, gero bisita gehiago etorriko baitira, eta horien berri ere emango dizuet, lasai.

san-telmo-haurrak-r2kt

Lagundu nahi duzu? Zure ekarpena mapan markatutako itsulapiko solidarioetako edozeinetan egin dezakezu.

#ThePinkForce, ume zoriontsu gehiago eta minbizi gutxiago izango duen mundu baten alde

X