Abuztuaren 31

Abuztuaren 31

2018ko abuztuaren 31n 205 urte betetzen dira tropa aliatu angloportugaldarraek Donostiara sartu hiria erre eta suntsitu zutela, Napoleonen Gerren baitako gertaera tragiko batean. Hamarkadak dira donostiarrek omendu egiten dituztela 1813an tragedia pairatu eta gizabidez, adorez eta ausardiaz aurrera atera eta hiria berreraikitzea ebatzi zuten herritarrak. 

EGITARAUA Abuztuak 31

  • 09.00 - Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak Goiz deia joko du Abuztuko 31ko kalean, baita erdiguneko kaleetan barrena ere.
  • 11.30 - Sta. Maria Elizan meza Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen parte-hartzearekin.
  • 18.00 - Oroitzazko desfilearen irteera Zuloaga plazatik. Kainoieta elkarteak antolatuta.
  • 19.00 - Omenaldia eta lore eskaintza Kainoieta elkarteak antolatuta.
  • 19.45 - Hiria hartzearen berregintza historiko bat eskainiko da. Bretxan hasi eta Zuloaga Plazan amaituko da.
  • 21.30 - Argien itzaltzea eta kandelen piztea Abuztuaren 31 kalean. San Bizente elizako ataritik abiatu, Donostiako Antzinako Himnoarekin hasi ondoren, eta Santa Mariako atariraino, Zeremoniazko ibilaldia zuzien argitan, Jose Maria Usandizagaren 1813ko Abuztuko 31ean hildakoen Martxaren airean. Abesbatzak: Easo Koroa, Santa Cecilia eta Gaztelupe, Kainoieta elkarteak antolatuta.

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh