Donostia hiria haurrekin

Donostia familia osoarekin egun batzuk igarotzeko bikaina da. Hiri erosoa da Donostia eta tamaina egokia du bertan oinez edo bizikletaz ibiltzeko, eta, horri esker, familia osoak aukera du erosketak egiteko, museo bat bisitatzeko edo hiriko parke ugarietan jolasteko, alde batetik bestera paseatzen duen bitartean. Gainera, etxeko txikienek gure hiri zoragarriaren oroitzapen ahaztezina gordeko dute:

 

IGELDO MENDIKO JOLAS PARKEA

Parke desberdina, orain geratzen ez diren horietakoa. Antzinako atrakzio xarmagarriak ditu —mendi suitzarra eta ohe elastikoak, esaterako—, haur eta helduen barreen artean gozatzeko.

AQUARIUMeko TUNELEAN URPERATZEA

Uretan zintzilikatuta dagoen 360º–ko tunel akrilikoa zeharkatzea marrazo handiak eta ikaragarrizko manta-arraiak inguruan dabiltzala, eta ukimen-akuarioan arrain biziak ukitzea dira museo honek eskaintzen dizkigun aukera dibertigarrietako batzuk.

IKASI ETA ONDO PASA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN

Eureka Zientzia Museoak txikienentzako alternatiba hoberena eskaintzen du beti. Ezagutu zientziaren alderdirik dibertigarriena! INFORMAZIO GEHIAGO

GOZATU ETA IKASI EKOLOGIARI BURUZ EKOGUNEAN

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea 0-12 urtetako haurrentzako espazioa da. Kalitatezko irizpide pedagogikoekin diseinatuta, material naturalez egindako zuhaitzak, kabiak, sareak, baserritxoa...ditu.

TXURI-URDIN IZOTZ JAUREGIAN PATINATZEA

Haur orok egin beharreko bisita: patinak jantzi eta gaur egungo musikaren erritmoan patinatu Txuri-Urdin izotz-jauregian. Benetako klasiko bat!

SASOIKO LEHENENGO IZOZKIA JAN

Zertarako itxaron udara arte Donostiako izozki tradizionalez gozatzeko? Boulevard inguruan soilik, hamaika izozkitegi ditugu. Ziur zure gustuko izozkia topatuko duzula, hurbil zaitzez eta gozatu jatearen plazerraz!

GIPUZKOA PLAZAKO BELTXARGA ETA AHATEAK IKUSTERA JOAN

Gipuzkoa Plazako ahate eta beltxargak ikusteko geldialdia egitea nahitaezkoa da, izan ere, donostiarren haurtzaroa ezin daiteke ulertu irudi hau gabe. Gorde ogi papur batzuko sakelean eta etor zaitez xarmaz eta erromantizismoz betetako berdegune honetara. 

 

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh