#THEPINKFORCE, GUZTIAK INDAR ARROSAREKIN BAT, ETA ZU?

r2-kt-eu
R2-KT Blogger-a

Joan da astebete #ThePinkForce bidaia hasi zenez geroztik eta harrigarria da nola babestu duzuen guztiok kanpaina. Emaitzak argiak dira eta egin dezakegun bakarra ESKERRAK EMATEA da.

r2kt-eskerrikasko

Eskerrak eman nahi dizkiegu atzoko prentsaurrekora etorkizuneko itsulapikoak ikustera joan ziren 8 erakundeei eta astean zehar elkartu zaretenoi. Ez dakizue zer garrantzitsua den taldearentzat eta bereziki, niretzat. Guztiz eskertzekoa da eta erabat hunkitzen nau ahalegin berezia eskaintzen diodan ekimen bat babesten duzuela ikusteak. Baina ez dudanez negarrez hasi eta zirkuitulaburrik eragin nahi, lehen hiru itsulapiko ofizialen banaketak zein modutakoak izan diren kontatu nahi dizuet.

r2kt-empresas-colaboradoras

Lehenarekin, San Sebastián Turismo & Convention Bureau bidelagun paregabea lortu genuen.  #ThePinkForce kanpaina koordinatu zuen, kide ziren establezimenduak parte hartzera gonbidatuz. Erakundeko gerentea, Manu Narvaez, hunkiturik agertu zen nire eskolta inperialek lehen itsulapiko ofiziala eskaini ziotenean. Hortik aurrera, gainerakoa berez etorri zen.

r2kt-turismo-bulegoan

Hiriko, eta nire iritziz munduko, bista ederreneko hotelera joan ginen. Londres Hotela izan zen bigarren geltokia. Bertan, Elena Estomba zuzendariak ongietorri epela eman zigun. Bertan zebiltzan langile guztiak elkartu zitzaizkigun itsulapiko-banaketa ikusteko eta egia esan, paregabekoa izan zen. Ondoren, Zazpigarren Zerua deitzen dudanera abiatu ginen, hau da, Kontxaren ikuspegia duen 7. solairuko terrazako logeletako batera. Marko paregabea.

r2kt-hotel-de-londres

r2kt-marco-incomparable

Jarraitzeko, itsasoa parez pare izanik, Donostiako Aquariumera joan behar genuela erabaki genuen. Urtero 300.000 bisitari jasotzen dituen Euskadiko leku bisitatuenak ere Haurren Minbiziaren kontrako kanpaina babestu nahi zuen. Bertan, Aquariumeko gerenteak, Esther Irigarayk eman zigun itsas azpiko leku magiko honetarako ongietorria. Egia esan, apartekoa izan zen eta aitortu nahi dut, marrazoak lehen aldiz ikustea, gertakari ahaztezina dela.

r2kt-aquarium

r2-kt-aquarium-tunel

Baina hori ez da hasiera besterik izan, udan zehar bisita gehiago egingo baititugu. Ez galdu argitalpenik, gustukoen dudan eran, zuzenean, kontatuko dizuet guztia!

r2kt-en-donsti

Indar arrosa bego zuekin eta ea berehala ikus dezakegun elkar!

Lagundu nahi duzu? Zure ekarpena mapan markatutako itsulapiko solidarioetako edozeinetan egin dezakezu.

#ThePinkForce, ume zoriontsu gehiago eta minbizi gutxiago izango duen mundu baten alde

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh