Emozioz beteriko bidaia!

r2-kt-eu
R2-KT Blogger-a

Kaixo Kaixo!!!

Albiste onak ditut, dagoeneko ia entregatu ditugu itsulapiko solidarioak eta pozarren nago! Inperioa-ren tropen, Aspanogiren eta Donostia Turismoaren laguntzei esker, 14 itsulapiko entregatu ditugu Donostiako zenbait puntutan.

huchas-repartidas

Uztaila erdialdean bi bisita egin genituen Donostia kanpoaldera. Larunbat zoragarria pasatu genuen Donostiako Hipodromoan, eta gure zaldi gogokoenak, zaldun arrosarekin zihoanak, irabazi ez zuen arren, lasterketa ederra ikusi genuen!

r2kt-hipodromo1

r2kt-hipodromo2

Gero Petritegi sagardotegian izan ginen Euskadiko tradizio gastronomiko handienetako bat ezagu-tzen. Eta zer esan dezakegu… Petritegitik sabela sagardoz, txuletaz eta bakailao-tortilaz beteta atera ginen, irrabarrea hortzetan!

r2kt-petritegi

r2kt-petritegi

Azkenaurreko entrega La Perlan egin genuen, Donostiako Talasoterapia ezagunean, Kontxako hon-dartza ertzean. Argazkiak atera eta atera ibili ginen; izan ere, denok dakigu zeinen ederrak diren nire asistente inperialak, ez dira oharkabean pasatzen, pentsa dezakezuen moduan. Ni ere ez, noski, baina badakizue ni ez naizela jende arteko robota Jacuzziaren eremura pasatzen ere utzi ziguten… tamalez, ezin izan genuen denbora asko eman bertan, badakizue nire kableei zer pasatzen zaien tenperatura igotzen denean...

r2kt-la-perla1

r2kt-la-perla-2

Eta Itsulapilo solidarioaren azken entrega Silken Amara Plaza Hotelean izan zen. Turistek eta bertakoek ondo ezagutzen duten toki hau Amaraauzoan dago, Donostian. Hotelean barrena ibili ginen paseoan eta gure itsulapiko maitea entregatu aurretik instalazio ederrak ezagutu ahal izan genituen. Itsulapikoa hoteleko kafetegian egongo da sartzen diren guztiek eta kausaren alde lagundu nahi dutenek, hala egin dezaten. la última entrega de Hucha solidaria fue en el Hotel Silken Amara Plaza. Este lugar, bien conocido por turistas y locales, se encuentra en el Barrio de Amara, en San Sebastián. Nos paseamos por todo el hotel y pudimos conocer sus magníficas instalaciones antes de hacer la entrega de nuestra querida hucha, la cual estará colocada en la cafetería de este mismo hotel para que todos aquellos que entren y quieran contribuir para la causa, puedan hacerlo.

r2kt-amara-plaza

r2kt-amara-plaza

Zirraragarria eta berezia izan zen. Irudika dezakezue zeinen nekatuta nagoen aste hauetan pasatu diren gauza guztiekin, baina zoriontasuna adierazten dut noan lekuan; izan ere, esfortzu honek balio baldin badu nire txikiek Ospitaleko haurren Onkologia atalean, Piratenean, eremu hobeaz gozatzeko, ni oso gustura geratzen naiz.

Agurtu aurretik, berriz eskerrak eman nahiko nizkieke Aquariumari, Hotel de Londres y de Inglate-rra hotelari, San Martin Azokari, Donostiako Hipodromoari, La Perla Talaso-Sporti, Silken Amara Plaza hotelari, Petritegi sagardotegiari, San Telmo museoari eta Hegalaki

Eskerrik asko guztioi #ThePinkForce-rekin bat egiteagatik! Kausari lagundu nahi badiozue, haur zoriontsuagoak eta minbizi gutxiago duen munduaren alde, mapan ikus dezakezue non dauden itsu-lapiko solidarioak.

Laster arte, lagunok, eta Indar Arrosa zuekin izan dadila!

 


#ThePinkForce, ume zoriontsu gehiago eta minbizi gutxiago izango duen mundu baten alde

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh