Ongi etorri Egiara: Soho donostiarra?

donosteaser-eu
DonosTeaser Blogger-a

Egia-Mapa-recorrido

 

Duela urtebete etorri nintzen Egiara bizitzera… eta kriston pila gustatzen zait nire auzo berria!! Horregatik animatu nahi zaituztet ezagutzera… Egia nortasun handiko auzoa da, euskalduna, eta beti nabarmendu izan da bere eszena musikal, kultural eta artistikoagatik. Askotan alderatu izan da Greenwhich Village edo Sohorekin (bertsio donostiarrean eta eskala txikian, noski! ;)), bertako artista eta talde kultural ugari biltzen dituelako.

Egia. “Las Taradas” taldearen kontzertua Tabakaleran

“Las Taradas” taldearen kontzertua Tabakaleran

Egia. Udako gauak Tabakaleran

Udako gauak Tabakaleran. Argazkia @leirecil

Egia auzo bizia da, orain dela gutxi espazio kultural eta artistiko berriak ireki dira (esaterako, Tabakalera, La Farándula, Dabadaba...) baina, aldi berean, auzoan ekintza ugari eta jai herrikoiak ("Porrontxoak") antolatzen dira, natura espazio zabalak ditu, eta auzo langilearen eta aldarrikatzailearen esentzia mantentzen du, eraikin grisekin, auzoko saltokiekin, benetako taskekin, leku degradatuagoekin eta betiko tabernekin… agian ez dira lekurik chic-enak, baina badakizu ondo jan eta edango duzula, eta prezio onean.

Egia. Innovart. Arte-estudioa eta galeria

Innovart. Arte-estudioa eta galeria.

Egia. Graffitia: Sahara 40 urteko erbestea

Graffitia: Sahara 40 urteko erbestea.

Egia. Atotxako dorrearen isla Mandasko dukearen kalean

Atotxako dorrearen isla Mandasko dukearen kalean. Argazkia @patoli

Egia. Bizilaguna balkoian

Bizilaguna balkoian. Egia kalea

Egia. Erakusketa Tabakaleran

Erakusketa Tabakaleran. Argazkia: @tabakalera_donostia

Eta zer egin dezakezue Egian? Ba aukera asko dituzue…

Egunez

Egiara zentrotik baldin bazatozte, edo tren/autobus geltokitik, ohar zaitezte ondo-ondoan duzuela Iparraldeko Geltokiko Ataria (1906), “Brandenburgoko atea” izenez ezagutzen dena herritarren artean; hori izango da etorkizunean AVEaren sarrera.

Egia. Brandenburgoko atea

Iparraldeko Geltokiko ataria edo “Brandenburgoko atea”

“Brandenburgoko atetik” tunela pasa eta Tabakalerako sarrerarekin egingo duzue topo. Lehen tabako-fabrika izan zen. Bitxikeria gisa, 20ko hamarkadan, lantegiko langile gehienak emakumeak ziren, eta horrek eragin zuen soldata propioa irabazten zuten emakume independente asko egotea… Donostia oso liberala baitzen 20ko hamarkadan! Belle epoque garaiaren sinboloa, emakumeek oso bizimodu soziala zuten, lasterketak, kirola, jaiak etab.!

Egia. Erlaxatzeko eremua Cristina Enea parkean, Tabakalera aurrean

Erlaxatzeko eremua Cristina Enea parkean, Tabakalera aurrean.

Tabakalerako agenda aurretik kontsultatzea gomendatzen dizuet, agian programako jardueraren bat interesatuko zaizue eta. Bestela ere, barrura sartzea gomendatzen dizuet, aretoetan zehar harritu egingo zarete… 37.000 m2 dituzue esploratzeko! Eta ez ahaztu 4. solairuko terrazara igotzea, hiriaren beste ikuspegi bat ikusteko!

Egia. Tabakalera eskailerak

Tabakalerako jatorrizko eskailera mantendu da; lantegirako sarrera nagusia zen, eta bulegotera bertatik joaten zen.

Egia. Terraza Tabakalera

Tabakalerako terraza 4. solairuan. Argazkia @olga_grande.

Tabakaleratik ateratzean, Cristina- Enea parkean paseo atsegina eman dezakezue. Ia mila metro karratuko parke zoragarria da. Lorategi izugarriak Pierre Ducassek diseinatu zituen, zerbaitegatik izan zen Errege Etxeko lorezaina!

Mandasko dukeak Donostiako Fermín Lasala y Collado eta Itailiako Cristina Brunetti, Mandas eta Villanuevako dukesa, ziren. Fermin eta bere aita eragin handia izan zuten pertsonalitate publikoak izan ziren; askotan bidaiatzen zuten, zituzten karguengatik, eta, beraz, ez da kasualitatea tren-geltokia Cristina Enearen ondoan egotea ere…!

Parkeari Cristina Enea izena jarri zitzaion Cristina Brunettiren ohorez. “Enea” euskaraz etxe/jauregietako izendapenetan ohiko atzizkia da (ezaguna egingo zaizue lehendakariaren egoitza ofiziala, Ajuria “Enea”, ezta? Ajuria familiatik datorkio bada izena, haiek eraiki baitzuten jauregia jatorrian) Eta parkean paseatuta gosea egin baduzue, ez kezkatu, tabernen eremu bat oso gertu daukazue!

Egia. Beltxargak eta paumak Cristina Enea parkean

Beltxargak eta paumak Cristina Enea parkean.

Egia-Pavo-Real-Cristina-Enea

Parkeari Cristina Enea izena jarri zitzaion Cristina Brunettiren ohorez. “Enea” euskaraz etxe/jauregietako izendapenetan ohiko atzizkia da (ezaguna egingo zaizue lehendakariaren egoitza ofiziala, Ajuria “Enea”, ezta? Ajuria familiatik datorkio bada izena, haiek eraiki baitzuten jauregia jatorrian)

Eta parkean paseatuta gosea egin baduzue, ez kezkatu, tabernen eremu bat oso gertu daukazue!

Recorrer Egia con Google Maps

Eta arratsaldez, gauez…

Egunari amaiera emateko lokal alternatiboak nahi badituzu, Egia leku aproposa da. Arratsaldez, gauez, La Farándula aretoan mikroantzerkiren bat ikustea gomendatuko nizueke, eta tabernan zerbait hartzea; artistekin batera egon zaitezke bertan. 3 areto ditu eta 15 minutuko antzezlanak egiten dituzte giro intimoan, gehienez ere areto bakoitzean 20 ikuslerekin!

Egia-Cafe-Teatro-El-Anden

Café Teatro El Andén. Foto @elandencafeteatro.

Egia-Concierto-Rock-Le-Bukowski

Concierto Rock en Le Bukowski. Foto @alaincazenave.

Egia-pintxo-pote

Pintxopote en Egia, los viernes de 19h a 22h

Egia-Entrada-Dabadaba

Entrada al Dabadaba

Gauari jarraipena emateko, Le Bukowski dugu, Donostiako lokal mitikoetako bat, askotan kontzertuak eskaintzen dituena (ostiraletan eta larunbatetan 04:00ak arte irekita egoten da), edo Dabadaba, lokal berriagoa, 2014an inauguratutakoa, baina dagoeneko Donostiako gauean ezinbesteko bihurtu dena. Kontzertuak, klubeko gauak, jaiak, dj steak eta abar antolatzen dituzte (eta bide batez, egunez ere aukera ona izan daiteke, erakusketak, azoka txikiak etab. antolatzen baitituzte, eta futbolina eta mahai-jokoak ere badituzte).

Gazteszenan eta El Andén-en agenda kontsultatzea ere komenigarria da, kontzertu eta jai asko antolatzen dituzte! Eta erresistentzia handia duzuenontzat… dena ixtean, Cactus geratuko zaizue, lokal undergroundena…

Eta ostirala baldin bada… Ez galdu pintxopotea Egiako tabernetan: pintxo bat eta edari bat 2 euroren truke, giroa bermatuta!

Auzoari buruzko eta bertan bizi diren artista/ elkarte kulturalei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu "To Auzoa/ Toma Barrio" liburuaren webgunean. Liburuan 82 artistek parte hartu zuten, auzoan bizi edo lan egiten dutenak (lokalizatutako 200 baina gehiagotik); hitzaurrean, Egia "Soho Donostiarra" bezala deskribatzen dute.

Egiatik ibilbidea Google Maps-ekin

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh