Amara, auzo lasaia, erdigunetik oso gertu!

poxpolina-eu
Poxpolina Ni amaratarra naiz

Amara mapa de recorrido

  1. Easo plaza
  2. Araba parkea
  3. Anoeta estadioa eta Real Sociedad Museoa
  4. Skate area
  5. Pintxoen eremua
  6. Iesu eliza / Parque de la Memoria
  7. Urumea ibaiaren ertzetik itzuli, zubiak bisitatzen... jauregiak, itsasora arte

 

Ostatu ekonomikoagoa nahi duzu, erdigunetik gertu-gertu, eremu lasaian eta ez oso turistikoan? Gertura zaitez nire auzora, Amarara!

Amara visto desde Riberas de LoyolaAmara Loiolako Erriberatik ikusita. Argazkia @charlyronda

Amara da hiriko auzo handienetako bat, nahiko auzo modernoa eta erosoa. Ez da erakargarritasun turistiko handieneko auzoa, baina aukera oso ona da gutxiago ordaintzeko eta denetik gertu egoteko (15 minutu oinez/5 minutu bizikletaz).

Ia ez dago turistarik eta benetako donostiarra sentituko zara bertako kafetegi eta tabernetan!

Amara - Cartel churrería Avda. MadridLorea txurro-denda eta txokolategia. Madrid hiribidea
Amara - Cartel churrería Avda. MadridLorea txurro-denda eta txokolategia. Madrid hiribidea
Amara - Establecimiento Don SerapioDon Serapio Antso Jakitunaren hiribidea.

Eremu bisitatuenetatik kanpoko lekuak topatuko dituzu. Auzoa bisitatzera ausartuz gero, donostiarren txokoak topatuko dituzu, ingurune turistikoenetatik kanpo. Hemen dituzu batzuk…

Amara - Edificios en Paseo del Árbol de Gernika junto al Río Urumea

Eraikinak Gernikako Arbola Pasealekuan, Urumea ibaiaren alboan. Argazkia: @sistersandthecity

Amara - Quiosco de música en la Plaza Easo

Easo Plazako Kioskoa. Argazkia: @sistersandthecity

 

Dena hemen hasten da… Easo plazan.

Amara - Terraza bar La Bella Easo
Amara - Interior establecimiento en plaza Easo

Easo plaza. Terrazaz betetako plaza bat, goizean goizetik kafe bat hartzeko, janaurreko bat hartzeko edo arratsaldean garagardoak hartzeko. Denentzako planak!

Easo plaza da birmoldatzen ari den azken eremuetako bat, modan jartzen ari da, taberna eta kafetegi berriak irekita, baina autentikotasun handiz, eta betiko auzoko jendearekin.

Easo plazatik Araba Parkera joan daiteke, zuhaitzez betetako eta umeentzako jolasak dauden parkea…

Amara - Plaza centenario

Ehunurteurrenaren plaza

Amara - Parque Araba

Araba parkea. Argazkia: DonostiaKidSS

Amara - Placa Avda. Sancho el Sabio
Amara - Carril Bici en Sancho el Sabio

Antso Jakitunaren hiribidean, hiriko zabalenean, aurrera eginez gero, 4 izarreko hotelak topatuko dituzu, saltokiak, zuhaitz handiz betetako etorbidea, bidegorri eta guzti, Anoeta Estadioraino joateko.

Amara - Don Serapio interior

Nahitaezko geldialdia hiribidean: Don Serapio

Amara - Don Serapio cartel de precios

Don Serapion topatuko dituzu sagardotegiko txuleta, onddoak eta perretxikoak, piperrak, tokiko eta nazioarteko delicatessen produktu onenak… ez galdu! gustatuko zaizu!

Gainera, eramateko sandwichak, ogitartekoak eta abar ere egiten dituzte.

Eta postretarako, geldialdia Otaeguin, hiriko gozotegi zaharrenetakoa eta tradizionalenetakoa, 1886an zabaldu zena. “Pantxineta” gomendatzen dizuet, Donostiako postre klasikoa.

Amara. Escaparate de la pastelería Otaegui
Pantxineta de la pastelería Otaegui

Otaegui gozotegia – Alde Zaharrean eta Grosen ere topatuko duzu – eta bertako Pantxineta klasikoa. Argazkia: ivan.mj

 

Amara eta Loiolako Erriberen zabalgunea

Eta otordu ederraren ostean…. Hurbildu kirol-eremura. Bisitatu Anoeta, Real Sociedad taldearen estadioa. Ligako historia gehien duen taldeetako bat da, 100 urte baino gehiago eta 81 eta 82 urteetan ligak irabazi zituena.

Anoetako estadioa berritzen ari dira… Real Sociedad Museoa bisitatzea gomendatzen dizut… haren historiatik paseo hunkigarria izango da.

Exterior del estadio de Anoeta

Foto aerea del Estadio de Anoeta
Museo de la Real Sociedad
Partido de fúlbol de la Real Sociedad en el Estadio de Anoeta
Skate Park de Anoeta

Estadioaren atzean José Antonio Gasca pabiloia dago, hiriko saskibaloi taldearen, GBCren, partidak izaten dira bertan. Eta Atano III.a frontoia, Euskal Pilotaren Mundialak jokatzen direna 1970etik. Euskal kirol tradizional horren partidaren bat ikusi nahi baduzu, astero izaten dira! Eta skaterrentzat… Oso gertu Skate Area bat ere topatuko duzue!

Pintxo eta terraza gehiago nahi dituzula? Isabel II.aren eta Baleazaleen kaleetan eremu bikaina duzu, bizi osoko tabernak, bertako zerbitzariekin eta eremuko bezeroekin. Txirrita da nire gogokoenetako bat: tripakiak, muturrak, txibiak, txuleta… eta terraza atsegina hegoaldera begira… nork du gehiago?

Gainera, Amaran, asteazkenero, ostegunero eta ostiralero, pintxopotea dugu... Tabernak jendez betetzen dira eta pintxo bat eta edari bat aukera dezakezu 2 euroren truke!

Amara Pintxopote

Amara camareros trabajando en terraza de bar

Amaratik gertu, Loiolako Erribera bizitegi-auzoa dugu, eta bertako Iesu eliza, Rafael Moneo arkitektoarena, nahitaezko bisita Amaran ostatu hartuz gero. Eliza modernoa, paper orri zuri bat dirudiena.

Amara - Iglesia de Iesu fachadaArgazkia: @irastorza66
Amara - Iglesia de Iesu altarArgazkia: @bryanna.dering
Amara - Iglesia de Iesu techoArgazkia: @isarasqueta

Eta onena, amaierarako; itzuli atsegina bidegorrian, Urumea ibaiaren ertzean, zuhaitzez inguratuta, Amara auzoko arkitektura funtzionaletik Tabakalera eraikinera, Donostiako zubi zoragarriak, ibaiaren bokalera arte, Moneoren kuboak atzealdean direla.

Gainera, Amaran merkataritza-gunea ere badago, Arcco, supermerkatu handi batekin eta mota guztietako dendekin, 09:00etatik 21:00etara zabalik, praktikoa!

Amara río Urumea
Amara rotonda plaza de Irun

Amaratik ibilbidea Google Maps-ekin

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh