Love & The City

susana-vane-eu
Susana & Vane Wedding Planner-ak Reina de Bodas-en

Nire betiko maitasuna agertu nahi dizut, Donostia…

wedding-ss-3

Izan ere, zure badiatik paseatzen ninduen aitonak oraindik buruari eusteko gai ez nintzenean… eta eusteko gai bihurtu nintzenean, oraindik ere ia hortzik ez zuen ahoan desegiten ziren barkillo zoragarri haiek erosten zizkidan bertako postuetan.

wedding-ss-1

Nire betiko maitasuna agertu nahi dizut, Donostia…

wedding-ss-4

Izan ere, oinez ikasi nuenean, amonarekin batera Kontxara joatea eta niretzat sortzen zenituen igerileku haiez guztiez gozatu ahal izateko itsasbehera tokatzea baino abentura handiagorik ez zegoen. Oso gogoan dut gure lehen eztabaida: dutxetako ur izoztuaren eraginez izan zen. Orain ulertzen dut: izaera ezarri, ni indartsu bihurtu eta burua hotz eta bihotza bero mantentzen erakutsi, besterik ez zenidan egin nahi.

wedding-ss-piszinak

Bihotz beroa da gauerdian Konstituzio plazan Donostiako Martxa entzutea. Esperientzia ahaztezinak dira, beti ondoan lagunarte onenarekin: zure upelak, danborrak eta zure partaide izatearen harro dauden sukaldariak. Izugarri gustatzen zaizkidan besarkadak.

wedding-ss-tamborrada

Nire betiko maitasuna agertu nahi dizut, Donostia…

wedding-ss-5

Nire lehen amodioen sekretua ezkutuan gordetzen lagundu zenidalako, gurasoek ezer ez zekitenean eta guk zure mendietan, hegaletan… paseoak ematen genituenean, txipiroiak arrantzatzeko orduan portuan izaten ziren txalupen azpian ezkutatzen ginenean eta portuan elkarri musuka ilunabarrez gozatzen genuenean txalupa motordunek bertakoez eta bisitariez beteta uhartera joan-etorriak egiten zituzten bitartean.

wedding-ssFoto: Sisters and the city

Nire betiko maitasuna agertu nahi dizut, Donostia…

wedding-ss-6

Ulia mendian atsekabe handiz, bihotza puskatuta, negar egiten utzi izanagatik. Hala, eguzkia egunero ateratzen dela eta bizitzak, egunero, kolore ezberdinak dituela erakutsi zenidan horren donostiarra den modu dotore horretan. Aterkipean ere gozatzen jakin beharra dagoela erakutsi zenidan; izan ere, egun bakoitza garrantzitsua da eta ezin daiteke txanda galdu.

wedding-ss-euriaFoto: Sisters and the city

Nire betiko maitasuna agertu nahi dizut, Donostia…

wedding-ss-7

Benetako arriskua zer den irakatsi zenidalako. Ez al duzu gogoan nola egin zenuen? Bai! Suitzar Mendiarekin! Euskarri gisa kate txiki bakar batekin, errailetatik behera eramaten zaitu eta, batzuetan, perspektiba aldatu beharra dagoela erakusten dizu.

wedding-ss-igeldoFoto: Sisters and the city

Horregatik eta askoz ere gehiagogatik, nire betiko maitasuna agertu nahi dizut…

wedding-ss-8

… Eta aitortzen dut bertigoa sentitu nuela ohikoa baino luzeagoa izan zen bidaia baten ostean, non nagoen edo zer egiten dudan ez diola axola ulertu nuenean. Beti, bihotz-bihotzez maiteko zaitut.

wedding-ss-9

Eman didazun maitasun hori guztia itzuliko dizudala hitz ematen dizut. Hala, Donostian ezkondu nahi duten bikote guztien aurrean zu ezagutarazten saiatuko naiz... hasiko al gara? Wed in San Sebastián da nire lehen maitasun-erakusgarria, baina hitz ematen dizut: gehiago ere izango dira.

wedding-ss-10

Maite zaitut, Donostia.

wedding-ss-13

Donostian ezkontzeko asmoa al duzu? Igandean, otsailaren 18an, Wed In San Sebastián bisitatu ahal izango duzu. Ezkontzen azoka da eta ezkontza bateko une ugarien antzezpenaz eta industriako profesional onenek eskainitako aholkuez gozatu ahal izango duzu haien lana Miramar jauregi zoragarrian ikusten duzun bitartean. Inspirazio-iturri bikaina izango da!

wedding-ss-12

Hemen duzu informazio guztia: wedinsansebastian.com

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh