Santa Klara uhartea

isla-santa-clara-piragua

Hiri gutxik esan dezakete harro uharte bat dutela badiaren bihotzean. Donostia da horietako bat. Hirari begiratzen dion uharteko hondartza txikia, itsasargiaren eraikin berezira arteko ibilbideak, merenderoz jositako bideak edo kafea tabernako terrazan… guztiez gozatzeko aukera duzu uhartean. Eta, badiako hondartzetatik hurbil dagoenez, igerian ere joan daiteke urte osoan.

santa-clara-playa

Duela 40 urte Interes Nazionaleko Gune Historiko izendatu zuten uhartea, eta uda iristearekin batera, ostalaritza- eta zaintza-zerbitzuak eskaintzen dira bertan, beraz, garai bikaina da ontziralekuan, hondartzan edo uharteko zoko ezkutuetan bainatzeko.

Aste Santuan eta ekainaren 1etik irailaren 30era uhartera joateko txalupa motordunen zerbitzua eskaintzen da.

santa-clara-mesas

Comments

Mikel Apalategui Ibarzabal 2018-09-19 12:34
Kaixo,

Santa Klara uharteko jaiak al dira larunbat honetan? Non aurkitu dezaket honi buruz informazioa? Nola funtzionatuko du barkuak joan-etorria egiteko?

Eskerrik asko.

Mikel
Reply
sansebastianturismo 2018-09-19 13:08
Kaixo,

Jakiteko zeozer dagoen uhartean, bidaltzen dizugu Donostia Festetako emaila: donostiakofestak@donostia.eus

Uhartera joateko bi barku tipo daude:
1. Linea gorria: joan-etorria 4 euro dira.
2. Linea urdina: badiatik 30 minutuko ibilaldia egin ondoren, uhartean gelditzen da. Honek 6,50 euro kostatzen du.

Bidaltzen dizugu irlako barkuei buruzko link-a informazio gehiagorekin: http://www.motorasdelaisla.com/eu/
Reply

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh