Kontxako baranda

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Kontxako hondartza biltzen duen baranda da nire hiriko, Donostiako, bereizgarrietako bat, ziur ezagutzen duzuela! Izan ere… Nork ez du ezagutzen baranda famatua? Baina… ziur naiz ez dituzuela istorio eta xehetasun guztiak ezagutzen…

la-barandilla-atardecer

Baranda 1910ean eraiki zuen Juan Rafael Alday Donostiako Udaleko arkitektoak eta dirudienez, 34 euroko kostua izan zuen, hau da, garai hartako 5.700 pezeta. Sinestezina!

Baranda desberdina da bi lekutan eta ea paseatzen ari zaren bitartean aurkitzen dituzun.

  • Tarte desberdinetako bat erraz ikusiko duzu, oso desberdina baita.
  • Beste tartean baranda alderantziz dago kokatuta eta lorea ez dago pasealekura begira, badiara baizik. Lore bizkorra! Nahita egingo al zuten?

Barandilla-tramo-diferenteOso desberdina den tartea La Perla talasoterapiaren ondokoa da

Barandilla-100-urteAlderantziz dagoen lorea Kontxako hondartzari begira dago

Baranda hain hain gustuko baduzu eta ez baldin baduzu nahikorik giltzarrapoarekin edo baranda txikiarekin... tamaina errealean egindako erreplika eros dezakezu. "Mendia y Murua"-k enkarguz egiten dituzte.

Joan den urtean, 2016an, barandak mendea egin zuen 1916an Alfontso XIII.a erregeak inauguratu zuenetik.

barandilla-ricardo-martinLa barandilla recien puesta y Alfonso XIII y Victoria Eugenia en el nautico 1916. (Fondo Foto Car. Ricardo Martín)

Barandilla-balletUrtero martxoa iristean, dantzaren eguna ospatzeko 1000 haurrek baino gehiagok baleta dantzatzen dute Kontxako pasealekuko baranda osoa hartuz


Kontxako pasealekua

Kontxatik ez baduzu paseo bat eman, ez zara Donostian egon!

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh